Berriak

Ayudas económicas y otros recursos para empresas que implementen tecnologías 4.0
Ezagutu zer laguntza eta beste baliabide erabil ditzakezun zure enpresa 4.0 Industriara eguneratzeko
urtarrila 25, 2019
2019ko hasieran 4.0 teknologiei buruz emango diren prestakuntza-ikastaroen eskaintza aurkeztu da
otsaila 20, 2019

Arrakasta-kasuak: Gesmatik, vending adimenduna

Orain arte, Araba 4.0 lantaldean, 4.0 Industriak berarekin ekarri dituen posibilitate eta aukera ugarietako bakarren bat bildu dugu. Hala eta guztiz ere, 4.0 teknologiak erabili ez ezik hori arrakasta handiarekin egin duten eta jarraitu beharreko adibide argi bihurtu diren proiektuei buruz hitz egiteko garaia iritsi da. Gure lehen arrakasta-kasua Arabako Vending Modular enpresa eta bere Gesmatik proiektua dira.

4.0 vendinga

Vending-makinek edo saltzeko makinek urteak daramatzate gure artean, eta 4.0 teknologiei esker beste jauzi kualitatibo bat egin dezakete. Izan ere, 4.0 Industriaren hainbat oinarrizko printzipiok, adibidez produkzio-katearen unitate guztien digitalizazio eta koordinazioaren bitartez lortzen den efikaziak eta baliabide-optimizazioak, sektorean alde handia eragin dezakete.

Kasu honetan, Gesmatik kontsumigarrien eta lan-materialen (norbera babesteko ekipamenduak, bulego-materialak, produktu sanitarioak eta abar) erabilera hornitu, kudeatu eta kontrolatzera bideratutako vending adimenduna da. Hori guztia, bezero bakoitzaren beharrizanetara erabat egokitu eta moldatu daitekeen sistema batekin.

4.0 teknologia guztien artean, proiektu horrek honako hauek erabiltzen ditu:

  • Sentsorizazioa: makinen eta bertan bilduta dauden produktuen informazioa bereganatzeaz arduratzen dira.
  • Konektibitatea: datuetarako sarbide segurua denbora errealean, edozein ordenagailu edo gailu mugikorretan funtzionatzen duen web-aplikazio baten bitartez.
  • Errekonozimendu-sistemak: hurbiltasun-txartelen, hatz-marken, zenbakizko kodeen eta abarren bitartez.
  • Adimen Artifiziala: modu automatiko eta autonomoan dihardu, inguruneko eskakizunetara moldatuz. zehazki iragarri, prebenitu edo zuzentzeko gai da, errakuntza kopurua murrizteko.
  • Hedatua: enpresaren eta hornidura-kate, partner eta bezeroen artean harreman horizontala garatzea. bezeroaren ERP edo sistema informatikoan sartzeko aukera.
  • Zerbitizatua: gure bezeroen eskari berriei ateak zabaltzea zerbitzu berriak edo produktu pertsonalizatuak eskainiz (bezeroak, hornitzaileak eta abar) 

Hori guztia, hornitutako produktuen erabateko kontrola bermatzeko eta hainbat onura lortzeko, hala nola:

  • Kontsumoen aurrezpena, erabiltzaileek okerreko erabilera edo kontrolik gabeko erabilera egin dezaten galaraziz.
  • Kontsumo-kudeaketa. Hornitutako produktuei, hornitzaileari eta hornitu diren uneari buruzko informazio guztia biltzen du.
  • Aurrezpena prozesuetan. Material kontsumigarrien administrazio-zereginetara eta eskaera, inbentario eta entregen kudeaketara bideratutako denbora nabarmen murrizten du, baita hainbat kasutan erabat ezabatu ere.
  • Stock-hausturak saihesten ditu. Beti konektatuta dagoenez eta informazioa bidaltzen ari denez, denbora errealean makinaren stockaren egoera eta noiz bete behar den jakiten da.

Hori guztia, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan produktuen eta makinen berri izateak dakarren erabilgarritasuna ahaztu gabe.

Horren guztiaren ondorioz, Gesmatik, vending-makinei dagokienez jauzi kualitatibo bat izateaz gain, 4.0 teknologiak inkorporatzeak enpresa bati egiten dion ekarpen handiaren adibide paregabea da