Berriak

Arabako enpresen % 69k uste dute beraientzat onuragarria izango dela Industria 4.0a iristea
22 urtarrila, 2020

Arrakasta-kasuak: IBAISCANBIT eta paperik gabeko bulegoa

Araba 4.0 2019 jardunaldian ikusi genuenez, Ibaiscanbit enpresaren bulegoetan iraganeko kontua da papera, Metaposta-ren laguntzari esker.

Azken urteetan digitalizazioak mota guztietako prozesu eta antolaketak erabat eraldatu ditu, produktibitatea hobetuz eta informazioa eskuratzea eta partekatzea gero eta errazagoa izan dadin lortuz.

Gainera, Metaposta bezalako enpresek eskaintzen duten komunikazio ziurtatuko sistema digitalei, bidalketa seguruei, sinadura elektronikoari edota legezko zaintzari esker, posible da enpresa baten administrazio-prozesu eta giza baliabide guztiak modu seguruan kudeatzea. Kontratuaren sinadura eta nominen entrega, baita finikitoa onartzeko edo sinatzeko prozesuak ere.

Horixe da hain zuzen ere IBAISCANBIT enpresan egin dutena. LKS taldeko enpresa bat da, bere bezeroei informazioaren kudeaketan, dokumentazioan eta informatika-teknologia aurreratuen erabileran laguntzen diena eta 25 urtetik gorako esperientzia eta 55 langile dituena.

Metaposta tresna gisa erabiliz administrazio-prozesu guztiak digitalizatu dituzte, paperik gabeko bulego bat lortu arte.

Informazio sentsiblearen hedapen eta kontrolean kudeaketa efizientearen aldeko apustua eginez

Óscar Díaz de Otazu (IBAISCANBIT) eta Amaia Moreno (Metaposta) izan ziren arrakasta-kasu hau azaltzeaz arduratu zirenak “4.0 Industria zure esku” Araba 4.0 2019 jardunaldian”.

Aurkezpen horretan (goiko bideoan osorik ikus dezakezue), informazioaren dibulgaziorako kanal efiziente eta seguruak ezartzeko egindako ekintzetakoren bat azaldu zuten. Proiektu honen abantaila nagusien artean honako hauek azpimarratu zituzten:

  • Paperaren erabilera murriztea eta artxiboan aurreztea.
  • Dokumentuak elektronikoki sinatu ahal izatea.
  • Informazio guztia erabat egituratuta eta lokalizatuta edukitzea.
  • DBLO eta DBEO betetzea.
  • Dokumentazioa modu seguruan bidaltzea bezeroetan lekualdatutako langileei.

Horri esker IBAISCANBIT-eko langileak edozein leku eta gailutatik informazioan modu seguru eta azkarrean sar daitezke.