Berriak

Informazio geografikoak aro berria ekar diezaioke zure negozioari
maiatza 15, 2019
Agora TeknoCamp: zientzia eta teknologia haurrei hurbiltzen dizkien udako kanpamendua
maiatza 28, 2019

Arrakasta-kasuak: Lantek eta makinen erabateko monitorizazioranzko bidea

Arabako Parke Teknologikoan finkatuta egonik, Lantek 1986az geroztik software-soluzioak garatzen ari da xaflazko piezak, hodiak eta profilak fabrikatzen dituzten enpresei Eraldakuntza Digitalean laguntzeko.

Duela 30 urte baino gehiago bere ibilbideari ekin zionean, instalazioan kontrol eta kudeaketarako software-soluzioen garapen, merkaturatze eta integrazioan espezializatu zen: CAD/CAM, MES, ERP eta fabrikazio aurreratuko beste aplikazio batzuk. Gaur egun mota guztietako soluzioak ditu fabrika bateko prozesuak hobetzeko: materialaren optimizazioa, aurrekontua modu efizientean egitea, produkzioaren plangintza, efizientziaren hobekuntza, eta analitika aurreratuaren erabilera.

Soluzio horiek guztiek problematika zehatzei irtenbidea ematen diete eta metalaren industriaren digitalizazioa sustatzen dute, fabrikatzaileei 4.0 Industriaranzko trantsizioari ekiteko aukera emanez, modu horretan merkatu globalean lehiakorragoak eta efizienteagoak izango baitira.