Berriak

Vitoria-Gasteizko Udalak eta UPV/EHUk ‘Digital Management & ERP: 4.0 Enpresaren Kudeaketa’ masterra bultzatzen dute
apirila 17, 2019
Informazio geografikoak aro berria ekar diezaioke zure negozioari
maiatza 15, 2019

Arrakasta-kasuak: Solagüen eta 4.0 nekazaritza

Sektore gutxik esan dezakete ardoaren mundua bezain tradizionalak direnik. Eta zer esanik ez Arabako Errioxako ardoak hizpide hartzen baditugu. Eskualde horretako upeltegiak harro daude munduko ardo beltz, zuri eta gorri onenak egiten dituztelako, baina harro daude, halaber, tradizioari jarraikiz jarduten dutelako.

Hala eta guztiz ere, eta oso harritzekoa badirudi ere, mendetako tradizioa eta jakituria berrikuntzarekin eta 4.0 teknologien ezarpenarekin uztar daitezke. Bodegas Solagüenen eta Bodegas y Viñedos Labastida enpresa-taldean ondo dakite hori.

Izan ere, GIS Informazio Geografikoko Sistema eta beste zenbait teknologia inplementatzea eta produkzio sisteman droneak erabiltzea lortu dute. Beste era batera esanda, nekazaritza eta mahastizaintza 4.0 bertsiora eguneratu dute.

Arabako Errioxako ipar-mendebaldean kokaturik, upeltegiko mahastiak klimen (kontinentala, atlantikoa eta mediterraneoa) arteko nahasketaren eraginpean bizi dira. Neguak hotzak dira, izurriteak murrizteko aproposak; brisa leunek, berriz, mahastiak aireztatzen dituzte; azkenik, udan tenperatura epelak izaten dira, eta kontraste termiko handiak nabari dira egunaren eta gauaren artean, ardoa pixkanaka heltzeko eta polifenolak finkatzeko mesedegarri.

Horregatik da hain garrantzitsua 4.0 teknologiak (GIS Informazio Geografikoko Sistema) edo droneak erabiltzea. Teknologia horiei esker aukera izan dute beren mahastietako zonifikazio praktikoak egiteko, eta, horrela, mota guztietako erabakiak optimizatzeko.

  • Ongarriak hobeto dosifikatzea.
  • Mahats-biltzean mahatsak kalitatearen arabera bereiztea.
  • Aireko aldearen kultura-kudeaketa egokia egitea.
  • Edo beharrean dauden eremuetan esfortzuak eraginkortasunez zentralizatzea, erabilitako insumoen eraginkortasunaren mesedetan.

Errealitatearen “argazki” zehatz bat egiten denez, erabakiak ez dira jada subjektiboki hartzen, suposizioetan oinarrituta, objektiboki baizik, aztertzeko moduko datu zehatzak oinarritzat hartuta. 

Hori guztia, ardoa beti bezala egiten jarrai dezagun eta inoiz baino hobea izan dadin.