Berriak

ETEak eta autonomoak digitalizatzeko laguntzak eskatzeko epea ireki du Aldundiak
3 iraila, 2020

Arrakasta-kasuak: Vaxer Teknik eta ERPa industria 4.0ren elementu gaitzaile gisa

Vaxer Teknik enpresak Industria 4.0n bere lehenengo pausoak eman ditzan Oreka IT konpainiak diseinatutako ERP berriaren inplementazioa nola aprobetxatu duen ikusi ahal izan genuen Araba 4.0 2019 Jardunaldian.

ERPa ez da soilik pieza garrantzitsu bat Industria 4.0ren jokalekuan, baizik eta elementu gaitzaile bat”, horrela hasi zuen Oreka IT konpainiako Iker Garmendiak bere mintzaldia Araba 4.0 Jardunaldian. Hitzaldi horretan, Vaxer Teknik enpresako Pedro Aguirrerekin batera, ERP moderno eta integral bat izatearen garrantzia azaldu zuen.

Enpresaren kudeaketa guztia bertan bateratzeko plataforma izan beharko luke ERPak, eta hori horrela, integratzeko eta makinek, sentsoreek, bezeroek, hornitzaileek eta baita Sare Sozialek ere sortzen dizkiguten datuak biltzeko gai izan behar du, datu horiek aztertu eta dagokionaren arabera joka dezagun”, Garmendiak esan zuenez. 

Ondoren, Vaxer Teknik enpresaren ERPa eguneratzea zergatik erabaki zuten azaldu zuen Aguirrek, baita esperientzia nolakoa izan zen eta onurak zein izan diren ere. “Vaxer Teknik etxean multzo eta aparatu mekaniko eta elektromekanikoen muntaketak egiten ditugu. Prozesu osoa egiten dugu, beharrezkoak diren lanabesen muntaketa- eta fabrikazio-prozesuaren diseinutik hasi eta mihiztadurarekin eta egiaztapenarekin buka”, adierazi zuen, “enpresa txikia gara eta orain arte MS-DOS kudeaketa-programa nahiko zahar bat geneukan, premia berriak sortu ahala egokitzen genuena, nahiz eta puntu batera iritsiak ginen non zati asko ezin baitziren integratu eta Excel orri asko sortzen baikenituen azkenean.”.

Premiak identifikatu eta ERP pertsonalizatua diseinatu ondoren, Vaxer Teknik enpresan beren lana modu antolatuagoan eta lehen behar ziren baliabideen erdiak erabilita egin dezatela lortu du Oreka IT konpainiak.

ERP enpresaren digitalizazio-estrategiaren abiapuntu gisa

Zenbait balio ekarri dizkio Oreka IT konpainiak Vaxer Teknik enpresari, hala nola:

  • Fluxu logistiko integratua: Salerosketak, biltegiak, produkzioa… kostuen azterketa erraztuz.
  • MRP I plangintza-programa: zer erosi / fabrikatu eta noiz egin.
  • Produkzio-gaitasunen kontrola: produkzio-baliabideen erabilgarritasuna.
  • Produkzioaren kontrola eta plangintza: produkzioaren kudeaketa eta lermak.
  • Produkzioaren trazabilitatea: analitika pertsonalizatua.
  • Papera kudeaketan desagerraraztea.

ERParen inplementazioa amaitutakoan, bigarren fase batean hasi ziren lanean, zeinean hasierako funtzionaltasuna zabaltzen den Industria 4.0ko zenbait teknologia –hala nola IoT edo el Big Data– integratzeko.


Eskerrik asko Pedro Aguirreri (Vaxer Teknik) eta Iker Garmendiari (Oreka IT) arrakasta-kasu hau Araba 4.0 Jardunaldian partekatzeagatik!