Berriak

Zabalik daude 2023ko zibersegurtasunari buruzko saio praktikoetarako izen-emateak
27 iraila, 2023
“Araba 4.0rentzako erronka berriak” saio interaktiboak lurraldeko berrogeita hamar bat industria-enpresa inguru biltzen ditu sektorearen digitalizazioaren erronkei buruz eztabaidatzeko
17 azaroa, 2023

Arrakastatsuak izan dira industriako zibersegurtasunari buruzko saio praktikoak

Urriaren 23an, 24an, 30ean eta 31n izan dira industriako zibersegurtasunari buruzko saio praktikoak. Urriko azken bi asteetan egin dira bigarren urtez jarraian Araba 4.0k antolatutako jardunaldi hauek. Arabako hainbat industria-enpresatako arduradun teknologikoek eta sistemetako arduradunek parte hartu dute jardunaldietan.

Bi zati izan dituzte saioek. Urriaren 23an eta 24an izan zen lehenengo zatia. Funtsezko zenbait gai jorratu ziren bi egun horietan, hala nola Cyber-Range erreminta erabiltzeko gaikuntza, eta IT sare batetik OT sare batera egindako erasoak. Urriaren 30ean eta 31n egindako bigarren zatian, aldiz, OTE sare baten babesa indartzea eta sare horiek jasotzen dituzten eraso berri guztiak aztertzea izan dute ardatz saioek.

Zibersegurtasunak industrian duen garrantzia ukaezina da. Datuen babesa, azpiegitura kritikoen segurtasuna eta industria-eragiketen integritatea neurri handi batean daude mehatxu zibernetikoak prebenitzeko eta mehatxu horietatik babesteko ditugun abilezien mende. Saio praktiko hauen arrakasta etorkizuneko ekimenen akuilu izan dadila espero dugu, eta datorren urtean guztiok berriz ere hemen elkartu ahal izatea.