[…]"> Azaroan egingo da Basque Open Industry topaketa BEC-en - Araba 4.0

Berriak

Alt_ciberseguridad
Gasteizko Udalak enpresa txiki eta ertainentzako zibersegurtasuneko barne-ebaluazioko zerbitzu berria aurkeztuko du
14 ekaina, 2023
Zabalik daude 2023ko zibersegurtasunari buruzko saio praktikoetarako izen-emateak
27 iraila, 2023

Azaroan egingo da Basque Open Industry topaketa BEC-en

Alt_

Ireki da azaroaren 13an eta 14an Bilboko BEC erakustazokan egingo den industria adimendunaren Europako topaketarako izena emateko epea.

Euskal industria adimendunaren eta Europa osoko industria-enpresen eta enpresa txiki eta ertainen topaketa handienaren egoitza izango da Euskadi datorren azaroan. SPRI Taldeak bultzatzen duen ekitaldia da Basque Open Industry, eta European SME Week astearen 2023ko edizioaren barruan egingo da. Dagoeneko irekita dago Basque Industry 4.0 ekimenaren lekukoa hartuko duen ekitaldirako izena emateko epea, eta webgunearen bitartez egin daitezke izen-emateak. 

SPRI Taldeak azaldu duenez, hitzordu hau “Euskadiko manufaktura aurreratuko ekosistemaren heldutasuna” erakusten saiatuko da, “puntako europar eskualdeen artean nabarmentzera eramaten duena”. Aste horretan zehar, Europe Enterprise Network (EEN) sarearen urteko biltzarra egingo da eta, bestalde, SME Assembly biltzarrak Bilbo hirian elkartuko ditu Europako enpresa txiki eta ertainak. SPRI Taldeak bere webgunean azaltzen duenez, “Basque Open Industry topaketarekin hasiko da astea. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatzen du ekitaldi hori SPRI Taldearen bitartez, eta Basque Industry 4.0 ekimenaren edizio berritua da, Euskal industria adimentsuaren ikuspegi globala hartzen duena, nazioarteko proiekzioarekin”.

Sektoreko profesionalei zein teknologien garapenak erakartzen dituen pertsona orori dago zuzenduta aurtengo edizioa, eta Basque Industry 4.0 ekitaldiak 2019an izan zuen arrakastari eutsi nahi dio; 2.000 lagun joan ziren edizio hartara, eta 130 erakusketari. Erakusketa-espazioa da aurtengo berritasuna, 15.000 metro koadro inguru izango baitu, erakusketari aditu gehiago etor dadin. Parte hartzen dutenen arteko merkataritza-bideak irekitzea eta industria-prozesuak optimizatzeko azkeneko berritasun teknologikoak erakustea izango da erakusketaren helburua.

Eman izena!

Interesik baldin baduzu, ez izan zalantzarik, eta eman ezazu izena hemen, SPRI Taldeak antolatutako Euskadiko urteko ekitaldi teknologiko garrantzitsuenetako batean parte hartzeko.