Berriak

Arrakasta-kasuak: Vaxer Teknik eta ERPa industria 4.0ren elementu gaitzaile gisa
10 iraila, 2020
Arrakasta-kasuak: Cegasak 3Dko inprimaketa bere baterien garapenerako nola darabilen ikusiko dugu
28 iraila, 2020

Basque Digital Innovation Hub Konexio 2020 laguntza-programarako epea ireki da

SPRI Taldeak Basque Digital Innovation Hub (BDIH) Konexio 2020 laguntza-programa aurkeztu du, BDIHn eta Europako Digital Innovation Hubetan (DIH) teknologia digitalen bidezko esperimentazioa bultzatzeko helburuarekin.

Konexio 2020 laguntza-programari esker, industria-enpresek Basque Digital Innovation Hub-aren (BDIH) ezagutza eta azpiegiturak eskura ditzakete, fabrikazio aurreratuaren ingurunean 4.0 industriaren erronkei heltzeko behar diren gaitasun zientifiko eta teknologikoez jabetzeko.

Haren berri ez duenarentzat esango dugu BDIH probak egiteko eta baliozkotzeko azpiegiturez, planta pilotuez eta know-how alorraz osatutako sare bat dela, honako hauetan espezializatua: Fabrikazio Gehigarria, Robotika Malgu eta Kolaboratiboa, Zibersegurtasuna, Makina Adimendun eta Konektatuak, Material aurreratuak eta Datuetan oinarritutako soluzioak, guztiak ere funtsezko teknologiak izanik 4.0 Industriarako.

Sare horri esker, euskal ETEek aukera dute 4.0 industriaren erronkei aurre egiteko behar diren gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile bikainetan modu errazean sartzeko; hortaz, ETEek eta gainerako enpresek aurrera egin dezakete ingurune digital eta jasangarrian, eta lehiakorragoak izan daitezke. 

Ildo horretan, BDIH Konexio 2020 laguntzak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Laguntza teknikoa, BDIHko edo nazioarteko DIHko agenteen eskutik.
  • 4.0 Teknologiak xurgatzeko gaitasuna areagotzea.
  • 20.000 eurorainoko dirulaguntza Agentea kontratatzeko.

Honako hauek egiteko aukera izan dezazun: 

  • Ekintza Plan bat egitea, 4.0 teknologiak xurgatzeko gaitasuna areagotzeko.
  • 4.0 teknologien kontzeptu-proba bat egitea.
  • Teknologiak txertatzea, hala nola Fabrikazio gehigarria, Zibersegurtasuna, Makina adimendun eta konektatuak, Material aurreratuak eta Robotika malgua.
  • BDIHrekin edo Europako DIHrekin harremanetan jartzea eta kontratatzea, prozesu osoan laguntza eman diezazun.

Euskadin gutxienez jarduera-zentro bat daukan manufakturako industria-enpresa bat bazara, aprobetxatu ezbairik gabe Euskadiko eta Europako I+Gko azpiegiturak, Konexio 2020 programaren laguntzarekin 4.0 industriaren erronkak gainditzeko.

Basque Digital Innovation Hub Konexio 2020 laguntzetan interesatuta bazaude, SPRI Taldearen webgunera jo dezakezu, informazio gehiago aurkitu eta eskaera egiteko. Zalantzaren bat argitzeko, berriz, deitu 900 92 93 93 zenbakira edo bidali mail bat honako helbide honetara: info@spri.eus.