Berriak

2018ko onena
abendua 31, 2018

Bere hirugarren ediziorako hautatutako proiektuak iragarri ditu Bind 4.0 programak

Basque Industry 4.0 estrategiak –4.0 industrian espezializatutako euskal azeleratzaile publiko-pribatuak– 2019an bere hirugarren edizioarekin batera burutuko diren proiektuak hautatu ditu. Guztira 32 startup-ek (19 Euskadikoak eta 13 beste leku batzuetakoak) garatuko dituzte proiektuak 33 industria-enpresa traktorerekin lankidetzan. 524 kandidatura izan dira guztira, 64 herrialdetatik etorritakoak.

23 proiektu manufakturazio aurreratuaren esparruari dagozkio, 11 energiaren esparruari eta 10 osasunaren esparruari, aurten programan sartu den azken esparruari, alegia.

Erabiliko den energia motaren arabera, honela banantzen dira proiektuak:

Internet of things: 11 proiektu

Big Data: 11 proiektu

Fabrikazio gehigarria: 7 proiektu

Zibersegurtasuna: 6 proiektu

Errealitate gehitua/birtuala: 3 proiektu

Adimen artifiziala: 2 proiektu

Wearableak: 2 proiektu

Infragorriaren espektroskopia: proiektu 1

Energia berriz kargatzea: proiektu 1.

24 asteko azelarazio-programa bat da Bind 4.0, eta bertan startup-ek, industria-enpresa laguntzaileen arteko batekin 150.000 euroko zenbatekoa ere jaso dezakeen ordaindutako proiektu bat garatzeaz gain, babes-zerbitzuen eta jardueren programa intentsibo bat daukate.