Vitoria-Gasteizko CIFP Ciudad Jardín ikastetxea Adimen Artifiziala eta Big Data eta Informazioaren Teknologien Inguruneetako Zibersegurtasuna Espezializazio Ikastaroetako ikasleak praktiketan hartzeko interesa duten enpresen bila ari da. Bi profil horiek gero eta presentzia handiagoa dute era guztietako erakundeetako esparru teknologikoetan. Ikastetxeak zabalkunde-kanpaina bat jarri du abian, enpresei ikasleek prestakuntzan zehar eskuratutako gaitasunak ezagutarazteko eta benetako proiektuetan parte hartu eta beren ezagutzak praktikan jarri ahal izateko ingurune profesionaletan txertatzea sustatzeko. Adimen Artifiziala eta Big Data Espezializazio Ikastaroaren kasuan, ikasleek prestakuntza dute datuen analisian eta tratamenduan, Machine Learningean, Deep Learningean, Adimen Artifizial Sortzailean, automatizazioetan, sistema agentikoetan eta Big Data teknologietan. Ezagutza horiei esker,...