[…]"> Berrikuntza sustatzeko Álava Innova laguntzen deialdia ireki da

Berriak

2019ko hasieran 4.0 teknologiei buruz emango diren prestakuntza-ikastaroen eskaintza aurkeztu da
otsaila 20, 2019
proteger tu empresa frente a los ciberataques
Hasi zaitez zure enpresa zibererasoen aurka babesten, hiru urrats errazen bitartez
martxoa 13, 2019

Berrikuntza sustatzeko Álava Innova laguntzen deialdia ireki da

Arabako Foru Aldundiak Álava Innova laguntza-programaren deialdi berri bat aurkeztu du gure lurraldean berrikuntza sustatzeko.

Araba modernizatzeko eta lurraldearen lehiakortasuna hobetzeko lagungarriak diren jardun berritzaileak egitera zuzenduta daude laguntzak, eta autonomoak zein ETE eta elkarteak dituzte helburu laguntza horiek.

Urtarrilaren 1ean zabaldu zen inskripzio-epea eta 2019ko martxoaren 29an itxiko da. Interesdunek egoitza elektronikoaren bidez edo Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Nagusiaren bidez egin dezakete eskaera.

4.0 Industriarako programa espezifiko bat ez bada ere, laguntza handiko baliabidea da beren azpiegiturak modernizatu edo 4.0 teknologiak –hala nola fabrikazio gehigarria, automatizazioa, ikuspegi artifiziala edo datuen analisia, besteak beste– ezarri nahi dituzten erakunde guztientzat.

Álava Innova programaren laguntzetan interesa baduzu informazio gehiago lor dezakezu Arabako Foru Aldundiaren webgunean sartuta, diputaciondigital@araba.eus helbide elektronikora idatzita edo 902 100 513 zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik). 2019ko martxoaren 29a izango duzu eskaera egiteko azken eguna.