Berriak

Arabako Berrikuntza Irekiko Zentroak digitalizazioa eta industria adimenduna bultzatu nahi ditu
11 martxoa, 2021
Industria 4.0ri buruzko 4 podcast hauek entzun behar dituzu
9 apirila, 2021

Bideratu Berria 2021, krisian dauden industria-enpresak berregituratzeko eta berrabiatzeko laguntzak

SPRI Taldearen “Bideratu Berria 2021” programak 5M € dauzka aurrerakin itzulgarritan krisian dauden enpresek epe ertain eta luzean beren bideragarritasuna ziurta dezaten.

SPRI Taldeak Bideratu Berria 2021 bere laguntza-programaren deialdia zabaldu du krisian dauden industria-enpresak berregituratzeko eta berrabiatzeko helburuarekin. Horretarako 5 milioi euro ere badauzka aurrerakin itzulgarritan.

Laguntza horiek baliatzeko, berregituratze-plan bat landu behar dute enpresek bideragarritasuna epe ertain eta luzean berrezartzeko. Aplikatu beharreko finantza-neurrien deskribapen xehatu bat eduki behar du planak, enpresako akziodunen finantza-konpromisoekin batera. Hori guztia bideragarriak diren euskal enpresen arteko bakar bat ere desager ez dadin edo enpresaren beraren lehiakortasunak eragozpenik izan ez dezan. 

Horretarako, honako hau eskaintzen du Bideratu Berria 2021 programak: 

  • 1M €-rainoko finantzaketa eta berregituratze-planaren kostuaren % 50eraino.
  • Lehiakorra izanik krisiaren ondorioak jasaten ari den zure enpresa sendotzea.
  • Zure enpresaren jarduerak berrantolatzea eta arrazionalizatzea enpresa errentagarri egiteko.
  • Jarduera defizitarioak aztertzea jarduera horien birformulazioa, murrizketa edo bertan behera uztea aztertzeko.

Eta subentzionagarritzat joko dira berregituratze- eta berrabiatze-planean bildutako neurriak aplikatzearen ondoriozko kostuak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Planean bildutako neurrien iraupenak albait laburrena izan behar du eta enpresaren bideragarritasuna arrazoizko aldi batean berrezartzea ahalbidetu behar du.
  • Bideragarritasunaren hobekuntzak berregituratze-planean bildutako barne-neurrien ondorio izan behar du. Errekonozimendu orokorra duten kanpo-faktoreak onartuko dira soilik.
  • Zailtasunek eragin dituzten zirkunstantziak aztertu behar dira, hipotesi optimista, pesimista eta erdibidekoak planteatuz, eta enpresaren puntu sendo eta ahulei kasu eginez.

Industria-arloko eta jarduera-zentro bat Euskadin duten produktu-prozesu industrialari atxikitako eta lotutako zerbitzuen arloko ETE Enpresa Txiki eta Ertain guztiei zuzenduta dago programa.

Zure enpresa SPRI Taldearen Bideratu Berria 2021 programan interesatuta badago bere eskaera aurkez dezake 2021eko urriaren 15eko 15:00ak arte.

Bideratu Berria 2021 programari buruzko informazio gehiago.