Berriak

Honela egin diete aurre COVID-19aren erronkei Arabako industria-enpresek
4 abendua, 2020
5 berri on 4.0 industriari buruz 2020an
22 abendua, 2020

Big Datan eta Adimen Artifizialean gehien erabilitako programazio-hizkuntzak

Big Datan edo Adimen Artifizialean jarduteko asmoa baduzu, programazio-hizkuntza hauetako batzuk ezagutu behar dituzu.

Big Datan eta Adimen artifizialean inolako kode-ezagutzarik gabe jardutea ahalbidetzen duten aplikazioak gero eta ugariagoak diren arren, teknologia horietatik probetxurik handiena ateratzeko eta zure proiektura egokitzeko hobe duzu beti zure kodea eta zure aplikazioak idaztea. Zer hizkuntzatan,baina? 

Zorionez aukera asko dauzkagu gaur egun, eta hona hemen erabilienetako batzuk:

Python

1991 sortu zenez geroztik, Python gero eta ezagunagoa egin da. Izan ere, irakurtzeko eta idazteko erraza da, potentzia handia dauka, eta hainbat eta hainbat plataformarekin bateragarria da. Oso hizkuntza moldaerraza da, ikasteko erraza eta eremu jakin batzuetarako bikain optimizatua: Big Data, Adimen Artifiziala, datu-meatzaritza eta zenbakizko konputazioa.

C

C, TIOBE indizearen arabera, programazio-hizkuntzarik ezagunena da munduan. Linux sistema eragilea hizkuntza horretan idatzi zen, eta zalantzarik gabe horrek zeresana izan du zabalkunde horretan. Idazteankontu handiz ibiltzea eskatzen du, baina estandar bakun eta argia da.

Java

Java ere programazio-hizkuntza ezagunenen podiumean dago, Crekin eta Pythonekin batera. Multiplataforma-hizkuntza da, balioaniztuna, moldaerraza eta oso egonkorra. Android eta beste sistema eragile batzuk eta appak sortzeko erabiltzen da baita webguneak sortzeko ere. Objektuetara bideratutako programazioa duenez, oso baliagarria da Adimen Artifizialaren munduan.

R

R hizkuntza, estatistika-analisiak egiteko eta datuak kudeatzeko sortu zen. Horregatik, Big Datarako eta Adimen Artifizialerako hizkuntzarik onenetako bat da. Kode irekia eta komunitate itzela izaki, etengabe bilakatzen ari da. Gainera, datuak grafikoki irudikatzeko hainbat tresna dauzka.

PHP

PHP programazio-hizkuntza asko erabiltzen da web-garapenerako, sintaxi erraza izateaz gain multiplataforma delako. Horregatik, ezin hobea da nabigatzailean exekutatu beharreko Adimen Artifizialeko proiektuetarako.


Eta, zein da onena? Proiektuaren eta plataformaren arabera beti, baina gaur egun, Python, C, Java edo R hizkuntzetan programatzen badakizu, Big Datako eta Adimen Artifizialeko proiektuak sortzeaz gain, maila profesionaleko ate asko irekitzeko aukera ere izango duzu