Berriak

Ezagutu Bind 4.0ren 2021eko edizioaren onena “Open Innovation Showcase” ekitaldian
17 ekaina, 2021
Arrakasta-kasuak: BIKAR eta 4.0 kudeaketarako jauzia abas ERP-ren eskutik
16 iraila, 2021

Bihur zaitez aditu 4.0 logistikan Arabako Ganberak emango duen ikastaro honekin

Arabako Ganberak antolatutako ikastaroa urriaren 1ean hasiko da eta 4.0 logistikan adituak prestatzea du helburu.

Araba oso lurralde egokia da enpresa-jarduera logistikoak ezartzeko eta garatzeko garraio-ardatz handietan duen kokapenarengatik, enpresa espezializatuak kokatzeko ondo kudeatutako lurzoruaren eskuragarritasunagatik, eta garraio eta komunikazioen azpiegitura onen eskuragarritasunagatik. Hori dela-eta erabaki du Arabako Merkataritza Ganberak “4.0 logistikan adituak” ikastaroa antolatzea.

Ikastaroaren helburua 4.0 industriatik logistikaren bilakaera hurbiletik ezagutzea da, gailuen konexio inteligentea, hornidura-kateko prozesuen digitalizazioa eta batez ere sortutako datuen kantitate handiaren erabilera indartuz. Izan ere, 4.0 logistikako teknikaria da prozesuen optimizazioaren, efizientzian zein bizkortasunean irabazteko galeren murrizketaren arduraduna.

Honako atal hauetan prestatzea dago ikastaroaren helburuen artean:

  • Hornidura-katea. Hornidura-katea modu integralean hobetzeko teknikak erabiltzen ikasiko duzu.
  • Biltegien kudeaketa (Biltegiak Kudeatzeko Softwarea). Jardueraren kontrola, plangintza, trazabilitatea, pickinga, zama-kudeaketa, eta abar.
  • Datuen tratamendua. Big Data, Machine Learning, etab. Premiak aldez aurretik atzematen ditu, eta arazoak, hobekuntzak eta abar identifikatzen ditu.
  • Berrikuntza-joerak. IoT, RFID, Automatizazioa & Digitalizazioa, trazabilitate inteligentea, eta abar.
  • LEAN erremintak. VSM, 5S, 8D, KANBAN, HEIJUNKA, eta abar. Alferrikako gastuak murrizten ditu (itxaronaldiak, mugimenduak, birlanak eta abar).
  • Lantaldeen kudeaketa. Lan-antolamendua, pizgarri-sistemak, Zero istripuko plana, eta abar.

Horretarako, askotariko arloak jorratuko ditu ikastaroak, hala nola Supply Chain 4.0, Big Data Reporting, Lean Logistics, biltegiko kudeaketa-sistema baten ezarpena eta beste 4.0 teknologia batzuk. Master Class bat ere izango da, eCommerce eta Aviation Security sektoreetako ospe handiko adituen eskutik.

Maila handiko irakasleak

Horrelako programa batek maila bereko prestatzaile batzuk behar ditu:

  • Alain Extramiana: Enpresaburu eta prestatzaile aditua, fabrikazioko eta logistikako 1.000 ingeniari baino gehiago prestatu ditu zuzenean. 
  • Mickaël Gauthier: Solution Managerra dugu Amber Innovation enpresan duela 5 urtez geroztik. Esperientzia zabala du bezero industrial handien arloan. Aditua WMS/SGAn, bere esperientzia jartzen du Logistikak berezko dituen 4.0 teknologien (IoT, RFID) hedapenean.
  • Luis Aníbal Villa: Black Belt da Sei Sigma diziplinan, eta aditua Lean Manufacturingean. Coaching PNLa, talentuaren defendatzaile handia da talentua erakundeetako elementu bereizgarri gisa hartzeko.
  • Ángel Villa: EHUko ingeniari informatikoa. Berez ekintzailea, CEO & Developer da eCommerce arloan erreferentzia den On4u enpresan, eta bezero nabarmenekin garatutako proiektu ugariren buru da. 

Inskriba zaitez orain!

Arabako Merkataritza Ganberak emango duen “4.0 logistikan aditua”  ikastaroa 2021eko urriaren 1ean hasiko da eta urte bereko abenduaren 18an amaituko da Ostiral arratsaldeko ordutegia: 15:30etik 19:30era eta larunbat goizean 9:30etik 13:30era.

Interesatuta bazaude, Arabako Ganberaren webgunean inskriba zaitezke 500 euroko berrespenarekin, eta gainerako ordainketak zatituta urrian, azaroan eta abenduan, 2.000 euroko zenbatekoaz.

Informazio gehiago.