Berriak

Zibersegurtasunaren garrantzia industrian
25 urria, 2021
Aktiboen kudeaketa automatizatuaren eta informazioaren gaineko kontrolaren abantailak
2 abendua, 2021

Bihurtu zaitez Hornidura-kateko kudeaketako 4.0ko SAP kontsultari Arabako Ganberaren master honekin

2021eko urtarrilaren 10ean hasiko den eta Arabako Ganberak antolatutako masterrak ikasleak SAP kontsultari gisa gaitu egingo ditu S/4 HANArako bihurketarako.

Hornidura-katean gertatzen ari da enpresen digitalizazioak eragindako aldaketa handienetako bat. Horren ondorioz, gero eta gehiago eskatzen dituzte arlo horretan prestatutako eta teknologia berrietara bideratutako lanbide-profilak.

Horregatik, Arabako Ganberak master bat antolatu du, eta ikasleak Hornidura Kateko Kudeaketako Industria 4.0ko SAP kontsultari gisa prestatuko ditu master horretan. Enpresaren hornidura-katearen antolamendu-esparruetan soluzio global eta espezifikoak emateko gai diren profesional kualifikatuak prestatzea da masterraren helburua. 

% 100 Supply Chain prozesuetara bideratutako programa bat, eta prozesu horien artean daude, adibidez, erosketak, salmentak edo produkzioaren plangintza. SAPen ERParen funtzionaltasuna zehazki zein den jakin ahal izango dute ikasleek, eta SAP kontsultari gisa gaituko ditu S/4 HANArako bihurketarako, SAPen enpresa erabiltzaile guztiek 2025a baino lehenago egin beharko baita. 

Zehazki, ikasleek 3 SAP Certified Application Associate ziurtagirilortzeko aukera izango dute, SAPek emandakoak bere azterketak gainditu ondoren:

  • SAP S/4HANA Sourcing and Procurement (1709)
  • SAP Certified Application Associate – SAP S/4HANA Production Planning and Manufacturing (1709)
  • SAP Certified Application Associate – SAP S/4HANA Sales Upskilling nazioarteko baliotasunarekin.

Masterrak, 400 orduko iraupena izango du, 2022ko urtarrilaren 10ean hasiko da eta 2022ko ekainaren 30ean amaituko da. Eskola hauen ordutegia astelehenetik ostegunera izango da, 16:00etatik 20:00etara, eta 9.500 euroko kostua du ikastaroak.

Interesatuta bazaude, informazio gehiago lortu dezakezu ikastaroaren programa deskargatuz edo Arabarako Ganberarekin harremanetan jarriz formacion@camaradealava.com helbidera email bat bidalita.