Berriak

Arrakasta-kasuak: EGA Master eta erreminten fabrikazio gehigarria
uztaila 9, 2019

Ireki da 4.0 start-upetarako Bind 4.0 azeleratzailera inskribatzeko epea

Bind 4.0

Fabrikazio aurreratua, Smart Energy, osasunerako teknologiak eta elikagaien industria ardatz dituen edizio berri bat prestatzen ari da Bind 4.0 azeleratzailea.

120 proiektu arrakastatsurekin baino gehiagorekin, 70 Startup azeleraturekin eta sortutako 3.5 milioi euro baino gehiagorekin, startupen erreferentziazko azelarazio-programetako bat bihurtu da Bind 4.0, betiere 4.0 Industriaren barruan.

Mundo osoko startupei irekita, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI taldeak bultzatutako programa honek 150.000€-rainoko kontrata lortzeko aukera eskaintzen du Euskal Herriko 52 enpresa garrantzitsuenen arteko batekin, mentorizazioa eta langune bat ere eskaintzeaz gain. Hori guztia doan, enpresaren kapitalaren zati bat zertan laga gabe.

Gainera, aurten Venture Club sortu da. B2B merkatura bideratuta dauden eta 0.5 milioi eurotik 5 milioi eurorainoko inbertsio-tarteak bilatzen dituzten startup teknologikoetan espezializatutako inbertitzaileen klub bat dugu.

Edizio honetako funtsezko lau arloak

Bind 4.0

Funtsezko lau arlotan jarri du bere fokua Bind 4.0k laugarren edizio honetan: Fabrikazio Aurreratua, Smart Energy, Health Tech eta Food Tech. Aurtengo berritasun handia da azken atal hori, eta sektoreko hainbat enpresa liderri esker da posible, hala nola Coca Cola, Eroski, Uvesco Group, Unilever edo Angulas Aguinaga, besteak beste.

Zure startupa Big Data, Fabrikazio Gehigarria, Adimen Artifiziala, Errealitate Gehitua edo Birtuala, Ikusmen Artifiziala, Zibersegurtasuna, IoT, gailu medikoak, laguntzarako robotak edo horrelako teknologiak dizuten produktu edo zerbitzuak garatzen ari bada, aurkez zaitezte inolako beldurrik gabe.

Apuntatu datak

Bind 4.0

Bind 4.0ren laugarren ediziorako inskripzioaldia 2019ko uztailaren 5etik 2019ko irailaren 13ra arte egongo da zabalik. Hortik aurrera hiru fasez osatutako aldia hasiko da, zeinean azeleratzaileak aurrehautaketa bat egingo duen, gero finalistak aukeratuko dituen eta azkenik harremanak ezarriko dituen startupen eta enpresen artean. 2020ko urtarrilaren 17an hasiko da ofizialki azelerazio-programa eta aurrerapauso guztiak 2020ko uztailaren 3ko Demo Day-n argitaratuko dira.

Bind 4.0 azeleratzailean parte hartzeko interesa baduzu, hemen aurki dezakezu informazio gehiago.