4.0 Zuzkitzaileak

automatizazioa eta robotika

uztaila 2, 2019

Bereiker

Web orria bisitatu

Bereiker enpresak neurrira egindako automatizazio irtenbideak eskaintzen ditu. Espezialistak gara euste teknologian. Gure ibilbidean zehar, nagusiki honako arlo hauetan zentratu da gure jarduera: estanpazioa, mekanizatua eta kontrola, baita makina berezien garapena ere. Irtenbide guztiak neurrira diseinatzen ditugu. Bezeroaren ekoizpen-beharretara egokitzen gara, maila altuko automatizazio irtenbideak garatuz.

ekaina 16, 2018

DACO Ingeniería

Web orria bisitatu

Industria-ingeniaritza globaleko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat da DACO Ingeniería (prozesu, sistema, mekanika eta produktu arloak) eta prozesu industrialen automatizazioan espezializatuta dago.

ekaina 11, 2018

Deusto Sistemas

Web orria bisitatu

Deusto Sistemas enpresak teknologia eta berrikuntza zerbitzuak eskaintzen ditu 2002. urteaz geroztik. Gure eginkizuna da 4.0 industriari lotutako lau arloren inguruan irtenbide zientifiko teknikoak ezartzea, zeinetan erreferente argi bat izan nahi dugun:  indoor lokalizazioa, gauzen Internet (IoT), errealitate areagotua eta datu-meatzaritza. Gure lorpenen artean, nabarmentzekoak dira 4.0 industriari laguntza emateko testuinguru-sistema eta 4.0 industria mantentzeko sistema holografikoa.

urria 16, 2018

EGA Solutions

Web orria bisitatu

EGA Solutions Industria 4.0rako soluzio malgu eta pertsonalizatuak eskaintzen dituen ingeniaritza da. Tresna eta inbentarioak kudeatzeko sistemak garatzen ditugu RFID eta ikuspegi artifiziala erabiliz. Gainera, produkzio-lantegietan aktiboak geolokalizatzen ditugu analisiak eta prozesu optimizazioak egiteko. Oro har, teknologia desberdinak garatu eta integratzen ditugu, gure bezeroei doluzio hoberena emateko.

ekaina 11, 2018

Gesmatik

Web orria bisitatu

Hodeiari lotutako banagailuetan eta leihatila adimendunetan oinarritutako Vending Industrialeko 4.0 sistema bat da Gesmatik. Lan-materialak eta kontsumigarriak (tresnak, norbera babesteko ekipamenduak, bulegoko materiala eta abar) kontrolatu eta kudeatzerako orduan enpresek izan ohi dituzten arazoei aurre egiteko irtenbidea da.

iraila 17, 2019

Hipatia Control Inteligente

Web orria bisitatu

Hipatia Control Inteligente, S.L. automatizazio industrialean espezializatua dago, bezeroei Industria 4.0 arloan irtenbideak eskaintzen ardaztuta.

Gure zerbitzu katalogoaren barne hauek daude: aholkularitza, heldutasun digitalaren aurretiko diagnostikoa zein giltza eskura proiektuen gauzatzea, enpresen eraldatze digitala sustatzeko. Gure kondizioa, software teknologiko 4.0 hornitzaile nagusien integratzaile bezala, gure bezeroen beharrei egokitzeko malgutasun gehitzen.

azaroa 19, 2018

Ibermatica Industria

Web orria bisitatu

Ibermática Industrian ingenieritzako, ERP, MES eta azpiegitura teknologikoko soluzioen integrazio eta inplementazioan adituak gara. Ikuspegi orokor batekin, ingenieritzatik fabrikazioraino dagoen prozesu guztia biltzen dugu, empresa industrialaren baliabideak maximizatu eta bere Industria 4.0rako bidean lagunduz. Enpresen transformazio digitalean, gure soluzioek digitalizazio integratu eta segurua, fabrikazio eta prozesu digitalen automatizazioa eta smartizazioa dakarte

ekaina 25, 2018

KUKA Iberia

Web orria bisitatu

KUKA Robotics, robotikaren eta automatizazio-teknologiaren arloko enpresa aitzindaria, robot industrialen fabrikatzaile nagusietako bat da. 50 urte baino gehiagoko esperientzia dauka eta 120 urte baino gehiagoko historia. Solaskide bakar baten bidez bezeroak behar duen guztia eskaintzen du: robotak, aurrez konfiguratutako irtenbideak, zelda robotizatuak eta erabat automatizatutako sistemak. 4.0 industriaren eta etorkizuneko fabriken beharrizanak kontuan hartuta, gure zerbitzuak erabiltzen dituzten sektore industrialen errentagarritasuna eta ekoizpena areagotzeko helburuarekin lan egiten dugu.

ekaina 16, 2018

LIS Solutions

Web orria bisitatu

LIS Solutions logistika-ingeniaritza bat da eta hornidura-katearen datuen inguruko analisi aurreratuan espezializatuta dago: ekoizpena, erosketak, logistika, garraioak...

ekaina 11, 2018

Metaposta

Web orria bisitatu

Metaposta-k enpresen komunikazio-prozesuen eraldaketa digitala errazten du kanal seguru, zifratu eta pribatu baten bidez. Komunikazio-prozesuak hobetzen eta sinplifikatzen ditu. Era berean, enpresak Datu Pertsonala Babesteko Erregelamendua betetzen duela bermatzen du, datu bereziak tratatzeko arduradunei laguntza emanez: Giza Baliabideen Arloari dokumentuak modu seguruan helaraztea, onarpen-prozesuak digitalizatzea, mugikorraren bidezko sinadura eta zaintza legala, bi noranzkoen arteko komunikazioa sinplifikatuz.

ekaina 16, 2018

Natural Vox

Web orria bisitatu

Natural Vox enpresak hizketa-teknologiei lotutako proiektuak eta zerbitzuak garatzen ditu: elkarrizketa automatizatutako proiektuak IVR, chatbot, transkribapen automatikoak, aholkularitza eta kontaktu zentroentzako elkarrizketa-analitikak…

ekaina 11, 2018

Oboid

Web orria bisitatu

Oboid 4.0 ingeniaritza elektroniko bat da. Garapen elektronikoak egiten ditugu teknologia askean oinarrituta. Teknologia horren erabilerak garapen-denbora murrizten du eta dagoeneko existitzen diren produktuei edo produktu berriei kontzeptu berri bat ematen die.

ekaina 11, 2018

Odei S.A.

Web orria bisitatu

Arabako Odei enpresak 30 urte bete ditu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorean, eta IKTak industriara eramatearen alde egiten du, transformazio digitaleko prozesuetan; horretarako, hainbat soluzio eskaintzen dizkie enpresei, hala nola ERP softwarea ezartzea. Halaber, 4.0 industrian hornitzaile ere bada, datuen analitika aurreratuko, analitika prediktiboko zerbitzuei edo Big Data arkitekturei dagokienez.

apirila 26, 2019

Omron

Web orria bisitatu

Omron automatizazio industrialeko enpresa liderra da. Hautemate eta kontrolerako gaitasun teknologiko nagusiak aprobetxatzen ditu merkatuari eskaintza erabatekoa helarazteko: kontrol-gailuak, osagai elektronikoak, automoziorako osagaiak, elektromedikuntza eta ingurumena. 4.0 industriarako gure irtenbideak estandarretan oinarrituta daude (IO-Link / OPC UA / MQTT) eta honako arlo hauek hartzen dituzte: adimen artifiziala, segurtasuna, trazabilitatea eta robotika. Gainera, intralogistikako aplikazioetarako robotika kolaboratiboko eta mugikorreko irtenbideak ematen dituzte.

ekaina 11, 2018

On4U Global Services

Web orria bisitatu

On4U Global Services enpresa B2C/B2B merkataritzarentzako irtenbide digitalak garatzen dituen agentzia global bat da. Enpresei euren salmenta-prozesuak modu digitalean eraldatzeko eta berritzeko laguntza ematen diegu, euren sektorea eta negozio-eredua edozein delarik ere. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: aholkularitza estrategikoa, UI eta UX diseinua, produktu/zerbitzuak online banatzeko plataformen diseinua, hirugarrenen sistemekin integrazioak, kudeaketa prozesuen digitalizazioa eta automatizazioa.

urtarrila 28, 2019

Oreka IT

Web orria bisitatu

Oreka IT enpresak Business Intelligence eta Analitika Aurreratuko sistemak ezartzen ditu SAP teknologian oinarrituta; horien bidez, kudeaketa-sistemetatik nahiz kanpoko iturrietatik jasotako enpresari buruzko informazioa aztertzen dute. Informazio horren tratamenduari eta ustiapenari esker aginte-taulak, txostenak eta adierazleak sortzeko sistemen integraziorako osagarriak eta prozesuak hobetzen dira, horrela, kudeaketa kontrolatzea nahiz erabakiak hartzea erraztuz, bai eguneroko lanean, bai epe luze eta laburreko estrategiak zehazterakoan.

urtarrila 31, 2019

Solid Machine Vision

Web orria bisitatu

Solid Machine Vision enpresak proiektuak garatzen ditu industriaren eremuan, horretarako, mota askotako teknologiak aplikatzen ditu: ikuspen artifiziala, automatizazioa, robotika eta konplexutasun handiko softwarea. Proiektuaren fase guztiak hartzen ditugu: diseinua, inplementazioa eta doitzea. Horrez gain, hardware aurreratuena dugu eskura, eta bezeroaren esanetara jartzen gara aurretiazko prototipoak edo probak egiteko.