4.0 Zuzkitzaileak

errealitate birtuala eta areagotua

8 urria, 2019

Arkikus

Web orria bisitatu

Eduki birtual dibulgatzaileak eta hezitzaileak garatzen dituen startup bat da ARKIKUS.

Hasieran, gure jarduerak ikuspegi turistiko eta soziala izan du: adibidez, posible egin dugu interes historikoko tokietan iraganera bidaiatzea.

Eskaintzen ditugun irudikapen-sistemak hobetzeko etengabeko ikerlanari esker, userfriendly diren errealismo birtuala eta interakzio ereduak eskaintzen ditugu, luze eta zabal testatu ditugunak, baita sektore industrialean aplika daitezkeen irtenbideak ere.

13 otsaila, 2020

BEGia

Web orria bisitatu

BEGiak aplikazio mugikor batean oinarritutako zerbitzu bat eskaintzen du. Horren bidez, barruko espazioen irisgarritasun integrala hobetzen du ikusmen urria, orientazio arazoak, arazo kognitiboak eta bestelako arazoak dituzten pertsonentzat. Aplikazio horri esker, barruko eremuetan zehar ibil daitezke (ospitaleak, hotelak, supermerkatuak, biltzarrak...), baita musika eta kirol ekitaldietan ere. Horretarako, ikusmen artifiziala eta errealitate areagotua erabiltzen ditu.

11 ekaina, 2018

Bihartech

Web orria bisitatu

Bihatech-ek irtenbide teknologikoak garatzen eta ezartzen ditu 4.0 industria eta marketina bezalako sektoreetan. Horretarako, teknologia eta metodologia berrienak integratzen ditu, esaterako, errealitate birtuala, errealitate handitua, geolokalizazioa eta gamifikazioa.

21 iraila, 2018

CreativiTIC Innova

Web orria bisitatu

CreativiTIC Innova errealitate areagotuko, errealitate mistoko eta errealitate birtualeko teknologietan espezializatuta dago. Hezkuntza, Biotech, eHealth edota Industry 4.0 bezalako eremuetan konponbide berritzaileak eta sortzaileak eskaintzeko azken teknologiak aztertzen ditugu.

11 ekaina, 2018

Deusto Sistemas

Web orria bisitatu

Deusto Sistemas enpresak teknologia eta berrikuntza zerbitzuak eskaintzen ditu 2002. urteaz geroztik. Gure eginkizuna da 4.0 industriari lotutako lau arloren inguruan irtenbide zientifiko teknikoak ezartzea, zeinetan erreferente argi bat izan nahi dugun:  indoor lokalizazioa, gauzen Internet (IoT), errealitate areagotua eta datu-meatzaritza. Gure lorpenen artean, nabarmentzekoak dira 4.0 industriari laguntza emateko testuinguru-sistema eta 4.0 industria mantentzeko sistema holografikoa.

6 iraila, 2019

Guardian

Web orria bisitatu

Film-bobinen gaineko etiketatze automatikoan espezializatutako enpresa industrial bat da Guardian, eta elikagaiak paketatzeko balio handiko irtenbideak ematen ditu. Ontziratze-lanak egiten dituzten enpresentzat bereziki diseinatutako garapenak dauzkagu hainbat arlotan: kontsumitzailearekin komunikatzeko blockchaina eta errealitate handitua, trazabilitatea eta faltsifikazioa saihestea.

11 ekaina, 2018

See You Zoom

Web orria bisitatu

See You Zoom enpresak eduki digitala, birtuala eta hiru dimentsiotakoa, sortzen du eraikuntzarako, arkitekturarako, industria... Zirriborroetatik, planoetatik, hiru dimentsioko fitxategietatik edota argazkietatik abiatuta, eduki digitalak sortzen ditugu espazioak, diseinuak, ideiak edo kontzeptuak modu grafikoan, interaktiboan eta murgilketa bidez ikusi, erakutsi eta iragartzeko. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: errealitate birtuala, 3D irudiak, render, bideoa, 360 irudia, baliabide interaktiboak... erabilera guztietarako.

11 ekaina, 2018

Tecnalia Research & Innovation

Web orria bisitatu

TECNALIA Research & Innovation Espainiako ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua da, eta Europako garrantzitsuenetako bat. INDUSTRIA 4.0 lan-ildo estrategikoa da TECNALIArentzat, zeinean teknologiak produkzio-prozesuen zerbitzura jartzen diren prozesu horiek adimenez hornitzeko, eskatutako produktu berriei lotutako zerbitzu berriak emanez.

Funtsezko teknologien identifikazioari eta hautespenari esker, ibilbide luzeko soluzio berritzaileak oso-osorik garatzeko gai gara, bideak zabaldu eta enpresak 4.0 ingurune berrian kokatzeko.