4.0 Zuzkitzaileak

ingeniaritza eta arkitektura aurreratuak

ekaina 25, 2018

ABGAM-Segula Technologies

Web orria bisitatu

ABGAM-Segula Technologies ingeniaritza-zerbitzuak eta irtenbideak ematen dituen enpresa bat da. 600 profesional baino gehiago ditu eta hainbat negozio-esparru garatzen ditu, esaterako: PLM irtenbideen ezarpena, IT zerbitzuak eta diseinu-, kalkulu-, fabrikazio- eta prozesu-ingeniaritzak. Dassault Systèmes-en VAR (Value Added Reseller) bezala, adituak gara PLM irtenbideak ematen, CATIA, ENOVIA, DELMIA, 3DVia eta EXALEAD tresnak erabiliz (CAD/CAM/CAE/PDM merkatuko liderrak).

ekaina 11, 2018

Airestudio Geoinformation Technologies, S.Coop.

Web orria bisitatu

Airestudio Geoinformation Technologies hogei urte baino gehiagoko esperientzia daukan zerbitzuen ingeniaritza bat da. Datuak jaso, analizatu eta tratatzeko irtenbide malguak eta eskalagarriak eskaintzen ditu. Kalitate metrikoko eta zehaztasun handiko hiru dimentsioko informazioa sortzen dugu makineria, instalazio produktiboak edo azpiegiturak dokumentatzeko, alderantzizko ingeniaritza egiteko, aktiboak inbentariatzeko, kalitate-prozesuei laguntzeko, mantentze-lanen kontrola errazteko, instalazioak planifikatzeko, elementuak kalibratzeko, proiektu berrien diseinua babesteko, segurtasuna hobetzeko.... .Horretarako droneak, beso robotikoak, lurreko eskanerrak eta MMC erabiltzen ditugu.

ekaina 23, 2018

Análisis y Simulación

Web orria bisitatu

Análisis y Simulación izeneko enpresa 4.0 ingeniaritza bat da. Esperientzia handia dauka industriarako eta I+D+i egiteko teknologia digitalak ezartzeko lanetan. Horrez gain, fabrikazio gehigarrian, Big Data industrialean, PLM-n eta mantentze prediktiboan espezializatuta dago.

ekaina 11, 2018

Argolabe Ingeniería

Web orria bisitatu

Argolabe Ingeniería enpresak ingeniaritzaren alorreko zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu produktuak diseinatzeko: diseinu kontzeptuala, 3D diseinua (CAD/CAM), kalkulu mekanikoak (CAE) eta industrializaziorako aholkularitza.   Energiaren alorrean kontsumo elektriko industriala optimizatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Horrez gain, eurek diseinatutako potentzia ertaineko (100 kW) haize-sorgailu bat merkaturatu dute, isolatutako instalazio elektrikoak autohornitzeko (fabrikak, araztegiak, ponpatze-estazioak, gatzgabetzeko estazioak, baserriak, upategiak, portuak, harrobiak, azpiegitura publikoak, konplexu turistikoak...).

iraila 18, 2018

BIM Survey

Web orria bisitatu

BIM Surveyk obra zibiletara bideratutako topografiako eta bulego teknikoko zerbitzuak fusionatzen ditu, eta fusio hori B.I.M (Building Information Modeling) lankidetza-ingurune batean egiten du. Obra zibileko proiektuek izan ohi dituzten arazoak konpontzen ditugu, eta horien definizioak errealitatearekin eta proiektuaren beraren elementuekin bateratzen ditugu. Lan horren emaitza 3D eredu zehatz eta kontrolatu bat da, eta horrek proiektuaren planoak, kostuak eta neurketak modu erdi-automatikoan eskuratzea ahalbidetzen du.

ekaina 16, 2018

DACO Ingeniería

Web orria bisitatu

Industria-ingeniaritza globaleko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat da DACO Ingeniería (prozesu, sistema, mekanika eta produktu arloak) eta prozesu industrialen automatizazioan espezializatuta dago.

ekaina 18, 2018

Hexagon Manufacturing Intelligence

Web orria bisitatu

Hexagon Manufacturing Intelligence enpresak fabrikaziorako eta metrologiarako irtenbideak ematen ditu. Horretarako, neurketa-datuak bildu, analizatu eta modu aktiboan erabiltzen ditu. Modu horretan, gure bezeroei konfiantza ematen diegu ekoizpen-abiadura areagotzeko, produktibitatea handitzeko eta produktuen kalitatea hobetzeko. Bost kontinenteetan banatutako merkataritza-operazioen eta tokiko zerbitzu-zentroen sare batekin, fabrikazioa zentzuz aldatzen ari gara, kalitateak produktibitatea bultza dezan helburua

azaroa 19, 2018

Icarus PLM

Web orria bisitatu

ICARUS PLM ekosisteman Diseinu eta Fabrikazio Ingeniaritzako ezagueretan oinarritutako enpresa bat da. Horrenbestez, produktuaren bizi- ziklikoko ezagueretan ardazturik, prozesuak automatizatzea, trazabilitate - baldintzak asetzea eta erabakiak hartzeko ezaguerak eraikitzea du helburu.

iraila 20, 2018

INMEPRE

Web orria bisitatu

INMEPRE ingeniaritza eta fabrikazio enpresa bat da, akabera zehatzak eta doitasun handikoak behar dituzten piezetan espezializatua. Gure I+G sailak prestazio handiko produktuak diseinatzen ditu, eta prozesuaren zati guztietan jarduten du: baldintzak aztertzea, diseinu kontzeptuala eta prototipo funtzionalak baliozkotzea. Halaber, akabera ultra-doituak fabrikatzeko gaitasuna dauka.

ekaina 29, 2018

Lantek Sheet Metal Solutions

Web orria bisitatu

Profilak, hodiak eta txapazko piezak fabrikatzen dituzten enpresen eraldaketa digitalari dagokionez, 4.0 industriarentzako irtenbideak ematen dituen enpresa nagusietako bat da Lantek Sheet Metal Solutions. 1986. urteaz geroztik Lantek merkatuko liderra da eta Araban garatzen ditu produktuak. Lantalde komertzial eta tekniko zabal bat jartzen du bezeroen esku (21.000 baino gehiago). Lantalde horiei esker, marka desberdinetako makinak eta ekoizpen-metodo oso bestelakoak dituzten metalaren arloko enpresentzako funtsezko elementua eta kide teknologikoa da Lantek.

ekaina 11, 2018

LKS Ingeniería S.Coop.

Web orria bisitatu

LKS Ingeniería nazioarteko enpresa aditua da soluzio integral, berritzaile eta jasangarriak eskaintzen Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren eremuan. 350 lagun inguruko plantilla osatzen dugu, eta urtean 36 milioi euro fakturatzen ditugu. 40 urtetik gorako esperientzia dugu, eta etengabe hedatzen eta hazten ari gara, modu jasangarrian, betiere giza eta gizarte-balioetan oinarritutako filosofiari jarraikiz.

ekaina 11, 2018

Mizar Additive Manufacturing

Web orria bisitatu

Mizar Additive Manufacturing enpresa sektore mediko, aeroespazial eta industrialarentzako plastikozko eta metalezko piezen fabrikazio gehigarrian espezializatuta dago. Horretarako, FDM, Polyjet, SLS, DMLS eta EBM teknologiak erabiltzen ditu.

apirila 26, 2019

Omron

Web orria bisitatu

Omron automatizazio industrialeko enpresa liderra da. Hautemate eta kontrolerako gaitasun teknologiko nagusiak aprobetxatzen ditu merkatuari eskaintza erabatekoa helarazteko: kontrol-gailuak, osagai elektronikoak, automoziorako osagaiak, elektromedikuntza eta ingurumena. 4.0 industriarako gure irtenbideak estandarretan oinarrituta daude (IO-Link / OPC UA / MQTT) eta honako arlo hauek hartzen dituzte: adimen artifiziala, segurtasuna, trazabilitatea eta robotika. Gainera, intralogistikako aplikazioetarako robotika kolaboratiboko eta mugikorreko irtenbideak ematen dituzte.

ekaina 11, 2018

Optimus 3D

Web orria bisitatu

Optimus 3D: fabrikazio gehigarriko teknologian edo 3D inprimaketan oinarritutako irtenbide integraletan espezialistak gara. Fabrikazio gehigarri profesionaleko teknologien bidez, produktu eta lanabes berritzaileak garatzen eta ekoizten ditugu, hainbat sektoretan erabil daitezkeenak, besteak beste: automozioan, aeronautikan, makina-erremintan eta medikuntzan.