4.0 Zuzkitzaileak

zibersegurtasun industriala

ekaina 11, 2018

Alias Robotics

Web orria bisitatu

Alias Robotics enpresak robotentzako irtenbideak ematen ditu zibersegurtasunaren alorrean. Adimen artifizialaren eta machine learning-aren teknikarik berrienak erabiliz, zibersegurtasunaren ikuspuntu robotiko bat eskaintzen dugu.

urtarrila 28, 2019

Asitec

Web orria bisitatu

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien sektorean jarduten da Asitec. Enpresa txiki eta ertainei zerbitzu informatikoak eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko asmoz sortu zen. Gure helburua da kalitatezko irtenbideak eskaintzea, gure bezeroei euren negozio-prozesuak hobetzea ahalbidetzeko. Horretarako, esperientzia zabaleko lantalde profesional bat daukagu eskura, gure bezeroek planteatutako egoeretara iristeko prest dagoena.

maiatza 7, 2019

Custar SL

Web orria bisitatu

Custar SL informazioaren segurtasunean eta kudeaketan espezializatutako enpresa bat da, bai euskarri fisikoetan bai digitaletan. Halaber, ISO 27001:2013, ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 ziurtagiriak ditu.

Besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: aholkularitza dokumentala, kudeaketa, zaintza eta informazioa gordetzea paperean eta euskarri digitaletan. Dokumentuak digitalizatzeko irtenbiderik onenaren inguruko aholkuak ematen ditugu, eskaneatzeko prozesuan zehar indexatze-maila egokiak bermatuz. “Digitalizazio ziurtatua” izeneko zerbitzua eskaintzen dugu, Foru Ogasunen eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aurrean balioztatutako software batekin. Azkenik, isilpeko informazioa suntsitzen dugu, paperean (DIN 66399 araua betez) nahiz euskarri digitaletan (UNE-EN 15713 araua betez).

ekaina 18, 2018

Derten Sistemas

Web orria bisitatu

Derten Sistemas enpresak zibersegurtasunaren alor guztietan bete-beteko irtenbideak ezartzen ditu. Horretarako, industriaren alorrean ingurune seguru eta fidagarriak sortzen dituzte. 4.0 industriari zuzendutako gure zibersegurtasun-zerbitzuek ondokoa dute oinarri: babesa (segurtasun perimetrala, sareen segmentazioa, komunikazio enkriptatua…), detekzioa (sareen eta zerbitzuan monitorizazioa, UTM kudeatutako zerbitzuak, erabiltzaileen kontzientziazioa, segurtasuneko auditoriak…) eta erantzuna (kontingentzia-planak, backup-ak eta berrezarpenak…)

ekaina 11, 2018

Deusto Sistemas

Web orria bisitatu

Deusto Sistemas enpresak teknologia eta berrikuntza zerbitzuak eskaintzen ditu 2002. urteaz geroztik. Gure eginkizuna da 4.0 industriari lotutako lau arloren inguruan irtenbide zientifiko teknikoak ezartzea, zeinetan erreferente argi bat izan nahi dugun:  indoor lokalizazioa, gauzen Internet (IoT), errealitate areagotua eta datu-meatzaritza. Gure lorpenen artean, nabarmentzekoak dira 4.0 industriari laguntza emateko testuinguru-sistema eta 4.0 industria mantentzeko sistema holografikoa.

maiatza 21, 2019

Dorlet

Web orria bisitatu

Dorleten Segurtasun Integratuko instalazio batean planteatzen diren beharrizan guztiei erantzutea ahalbidetzen duten irtenbideak eskaintzen ditugu.

Horretarako, sistema aurreratuagoak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu: irakurgailu eta kontrolagailuak bezalako eremu-ekipoak nahiz horiek integratzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren software plataformak. Horrela, segurtasun globaleko plataforma bat lortzen dugu.

ekaina 11, 2018

Encriptia

Web orria bisitatu

Encriptia informazioaren segurtasunean eta, bereziki, zibersegurtasunean espezializatutako aholkularitza bat da. ETEei zibersegurtasunaren arloko zerbitzuak hornitzen dizkiegu; enpresei euren sistema informatikoen segurtasun-auditoriak egiteko aukera ematen diegu; segurtasuneko gida-planak idatzi eta ezartzen ditugu, eta SOC (Security Operation Center) propio bat daukagu, asteko zazpi egunetan eta hogeita lau orduz lan egiten duena, bezeroari denbora errealean informazioa emanez (intrusioak, informazio-ihesak, ezohiko jokabideak, eta abar).

ekaina 11, 2018

Ensotest

Web orria bisitatu

Ensotest enpresak komunikazio-protokoloak probatzeko softwarea garatzen du sektore elektrikoarentzako: azpiestazioak, energia modu konbentzionalean eta in situ sortzeko instalazioak eta sare adimendunak. Gure gaitasunen artean nabarmentzekoak dira ekipoak homologatzeko probak, intrusioak antzemateko probak eta sistema horien jakinarazpenetan anomaliak antzemateko probak.

ekaina 28, 2019

Eurocybcar

Web orria bisitatu

EUROCYBCAR (European Cybersecurity Test for New Cars / Auto Berrientzako Zibersegurtasun Test Europarra) auto baten zibersegurtasun maila neurtzen duen lehenengo test europarra da. Horretarako, bi parametrotan oinarritzen da: alde batetik, auto baten barruan bidaiatzen duten pertsonen datuen pribatutasunaren babesa; bestetik, eta are garrantzitsuagoa dena, bidaiarien edo beste erabiltzaile batzuen bizitza arriskuan jartzen duten eta gidaritzan eragina duten sistemetarako sarbidearen babesa.

ekaina 11, 2018

Globe Testing

Web orria bisitatu

Globe Testing softwareak probatzeko lanetan espezializatutako enpresa bat da. Gure zerbitzuen bidez enpresa industrialen sistemek huts egingo ez dutela bermatzen dugu. Horretarako, proba funtzionalak, segurtasun-probak eta errendimendu-probak egiten ditugu. Horrek dakarren eragin ekonomikoa arrakastaz saihestuz, esaterako, eraikuntzan materialak kaltetzen direnean. Horrez gain, kalte pertsonalak ere saihestu egiten dira, laneko arriskuak prebenitzeko sistemak funtzionatzen ez duenean, baita kalte mediatikoak ere, auto bateko nabigazio lagunduak huts egiten duenean.

iraila 6, 2019

Guardian

Web orria bisitatu

Film-bobinen gaineko etiketatze automatikoan espezializatutako enpresa industrial bat da Guardian, eta elikagaiak paketatzeko balio handiko irtenbideak ematen ditu. Ontziratze-lanak egiten dituzten enpresentzat bereziki diseinatutako garapenak dauzkagu hainbat arlotan: kontsumitzailearekin komunikatzeko blockchaina eta errealitate handitua, trazabilitatea eta faltsifikazioa saihestea.

ekaina 28, 2019

Guzcor Consultores

Web orria bisitatu

Guzcor datuen babesaren arloan (DBAO) espezialista den enpresa bat da, hamar urte baino gehiago daramatza analisi forentse informatikoaren arloan lan egiten. Askotariko lanak egiten ditugu: peritu-lan teknologikoak, zibersegurtasunaren arloko gorabeheren analisiak, hacking etikoa, pentesting (segurtasun informatikoko analisia), TIri aplikatutako negozio-adimena, lege-erreklamazioak Interneten, teknologia arloko kontratuak, compliance penala eta Interneti eta zibersegurtasunari lotutako jabetza industriala eta intelektuala.

azaroa 19, 2018

Ibermatica Industria

Web orria bisitatu

Ibermática Industrian ingenieritzako, ERP, MES eta azpiegitura teknologikoko soluzioen integrazio eta inplementazioan adituak gara. Ikuspegi orokor batekin, ingenieritzatik fabrikazioraino dagoen prozesu guztia biltzen dugu, empresa industrialaren baliabideak maximizatu eta bere Industria 4.0rako bidean lagunduz. Enpresen transformazio digitalean, gure soluzioek digitalizazio integratu eta segurua, fabrikazio eta prozesu digitalen automatizazioa eta smartizazioa dakarte

urtarrila 28, 2019

InnoTec Entelgy

Web orria bisitatu

InnoTec nazioarteko enpresa bat da eta Entelgy Taldearen baitan dago. Arlo hauetan espezializatuta dago: zibersegurtasuna, adimena eta kudeaketa eta arriskuen prebentzioa. 2002. urteaz geroztik gaude merkatuan, eta 350 profesional aditu baino gehiago ditugu, baita Segurtasun Operazioetarako Zentro (SmartSOC) bat ere, sektore osoko garatuenetakoa dena.

ekaina 11, 2018

JakinCode

Web orria bisitatu

JakinCode-k zibersegurtasuneko irtenbideak garatzen ditu, bai eraso-eremuan bai defentsa-eremuan, gure bezeroen beharrizanen eta arriskuen testuinguruan kokatutako kontrainteligentzia neurriak eta “hardering” neurriak hartzeko.

ekaina 11, 2018

LKS Ingeniería S.Coop.

Web orria bisitatu

LKS Ingeniería nazioarteko enpresa aditua da soluzio integral, berritzaile eta jasangarriak eskaintzen Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren eremuan. 350 lagun inguruko plantilla osatzen dugu, eta urtean 36 milioi euro fakturatzen ditugu. 40 urtetik gorako esperientzia dugu, eta etengabe hedatzen eta hazten ari gara, modu jasangarrian, betiere giza eta gizarte-balioetan oinarritutako filosofiari jarraikiz.

iraila 5, 2018

Osane Consulting S.Coop.

Web orria bisitatu

Osane Consulting eraldaketa digitalean eta industria-segurtasunean jarduten duen enpresa bat da. Ondare-segurtasuna edo segurtasun korporatiboa, ikerketa, adimena eta prestakuntza kudeatzeko 360º-ko irtenbideak eskaintzen ditugu. Antolaketa-prozesuen auditoria osoak egiten ditugu, eta ahultasunak zein hobetzeko aukerak identifikatzen ditugu. Gure egitekoa, hain zuzen ere, gure bezeroen segurtasun-arriskuak txikiagotzea da, eta arriskuei erantzuna ematea, organizazio barruan eta kanpoan, eta baliabideak optimizatzea erakundearen estrategia orokorra betetzeko eta erabakiak hartzeko unean modu aktiboan baliagarria izateko.

ekaina 25, 2018

S21sec | Nextel

Web orria bisitatu

Zibersegurtasun-zerbitzuak eskaintzen dituen Iberiako enpresarik handiena da S21sec | Nextel. Esperientzia zabala dute sektorean, eta horri esker erakundeen negozio-prozesuen zibersegurtasun-arriskuen aurkako estaldura osoa eskaintzen dute. Lantaldea 400 adituk osatzen dute. Horrek argi uzten du S21sec | Nextel enpresak aparteko gaitasuna duela mehatxuak prebenitu, antzeman eta ikertzeko lan bikaina egiteko. Hiru alderdi horiek funtsezkoak dira edozein mehatxuren aurrean azkartasunez erantzuteko eta ahalik eta lasterren zibersegurtasun-gorabeherak identifikatu, diagnostikatu eta konpontzeko. S21sec | Nextel enpresaren portafolioa bat dator NIST (identifikazioa, babesa, antzematea, erantzuna eta berreskurapena) zibersegurtasunaren esparruarekin; izan ere, 24x7 zerbitzua ematen du plataforma adimendun propio baten bidez eta fabrikatzailearen produktuetan ziurtatuta dauden analisten bitartez.

uztaila 2, 2019

SPCnet

Web orria bisitatu

SPCnet enpresak produktu sorta zabala eskaintzen du hodeian, datuen segurtasunera eta zaintzara bideratutakoak, baita sarbideak kontrolatzeko eta sistemetan informazioa erabilgarri izateko eta datuak komunikatzeko ere. Mehatxuak eta zaurgarritasunak antzemateak eta tratatzeak ondokoak saihestea ahalbidetzen du: intrusioak, lapurretak, zerbitzuaren mozketak, erabilera bidegabea eta enpresaren informazio kritikoa aldatzea, baita galera ekonomikoak eta irudi korporatiboarenak ere. Zerbitzuak hodeian baina oinak lurrean.