Berriak

Arrakasta-kasuak: Cegasak 3Dko inprimaketa bere baterien garapenerako nola darabilen ikusiko dugu
28 iraila, 2020

CONAMA 2020 biltzarrak 4.0 industriako proiektuak bilatzen ditu, ingurumenarentzat onuragarri direnak

2020ko urriaren 30era arteko epea duzu zure hautagaitza aurkezteko.

CONAMA 2020 Ingurumeneko Batzar Nazionalaren 4.0 Industriari buruzko CT.52 Batzorde Teknikoa proiektu berritzaileen bila dabil, eta, zehazkiago, industriaren ingurumen-erronkei aurre egiteko, digitalizazioko eta konektagarritasuneko 4.0 teknologia berriak darabiltzaten proiektu berritzaileen bila.

Zehazki, twin transition testuinguru batean karbono gutxiko ekonomia digitalizatu bat lortzeko helburuarekin, IoT,Big Data, Blockchain, Sentsorika eta horrelako teknologiak darabiltzaten proiektuez ari gara. Honako erronka hauei egin behar zaie aurre:

  • Klimaren erronka (klima-aldaketa arintzea eta hartara egokitzea).
  • Ekonomia zirkularraren erronka.
  • Biodibertsitatearen eta lurraldearen erronka.
  • Ingurumen-kalitatearen eta osasunaren erronka.

Hautatutako proiektuak dokumentu tekniko batean bilduko dira, eta 4.0 Industriari buruzko saioan egongo dira ikusgai, baita 2021ean egingo den CONAMA Biltzarraren kartel eta paneletan ere.

Parte hartu nahi duten enpresek 2020ko urriaren 30era arteko epea dute hautagaitza aurkezteko, helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: info@araba40.eus.

Informazio gehiago.