

CyberAraba programak, Cybasquek eta Arabako Foru Aldundiak sustatuta, prestakuntza, diagnostiko eta ekintzako ibilbide praktiko bat eskaintzen die Arabako enpresei, zibersegurtasunean duten heldutasuna indartzeko, arriskuak eta betebeharrak ezagutzeko eta etorkizuneko aukerak aprobetxatzeko.
Programa zibersegurtasuneko heldutasuna hobetu eta NIS2, Cyber Resilience Act, UNECE R155, ISO 27001, ENS edo IEC 62443 bezalako araudi eta estandarretara egokitzen lagundu nahi duten Arabako ETEei zuzenduta dago. Halaber, ibilbidean zehar, parte hartzen duten enpresek beren beharretara egokitutako hobekuntza-plan bat egingo dute, etorkizunean laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko.
Progamak hiru ardatzetan egituratutako ibilbide oso bat barne hartzen du: hasierako diagnostikoa bakoitzaren abiapuntua eta beharrak ezagutzeko; prestakuntza eta sentsibilizazioa betebehar, araudi, estandar eta balizko arriskuei buruz; eta laguntza tekniko pertsonalizatua enpresa bakoitzean ikaskuntzak aplikatzeko.
Programa honetan izena emateko epea irailaren 4an amaituko da eta interesa duten enpresek webguneko formularioa bete beharko dute.