Berriak

Vitoria-Gasteizko Udalak zibersegurtasuneko prestakuntza- eta diagnostiko-zerbitzua eskaintzen du
2 ekaina, 2022
Hibridalab sortu da, arabako berrikuntza eta sorkuntzarako espazio aitzindaria
27 ekaina, 2022

Cyber Range Tecnalia: Instalazio aitzindaria Europan, zibersegurtasunean trebatzeko eta ikertzeko

Cyber Range Tecnalia laborategiak Arabako Parke Teknologikoan du egoitza, eta beharrezko azpiegitura du enpresek Cyber-Range agertokiak prestatu, definitu eta inplementatu ahal izan ditzaten.

Tecnaliak, Arabako Parke Teknologikoan duen egoitzan, Europan aitzindari diren instalazioak ditu langileak trebatzeko eta ikerketarako, bai eta zibersegurtasuneko teknologia berriak garatzeko eta baliozkotzeko ere ingurune birtual batean (Cyber-Range).

Laborategi horrek beharrezko azpiegitura du enpresek Cyber-Range agertokiak prestatu, definitu eta inplementatu ahal izateko. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu horretarako:

  • Banakako eta taldeko prestakuntza praktikoa (Red Team eta Blue Team motako ariketak).
  • Cyber-Range agertokiak definitzea eta inplementatzea.
  • Cyber-Range teknologiak probatzea eta esperimentatzea.
  • I+G proiektuak.
  • Showroom.
  • Lankidetza eta coworkinga.

Horretarako, honako ekipo eta osagai hauek ditu:

  • Cyber-Range master room: azpiegitura honek Cyber-Rangeak egiteko aukera ematen du, eta gehienez ere 10 lagunek har dezakete parte. Parte-hartzaile bakoitzak workstation bat du pantaila bikoitzarekin Cyber-Rangea garatu ahal izateko.
  • Security Operations Center (SOC): eragiketa-zentro honek Cyber-Rangea kontrolatzeko ekipamendua du. IPS, IDS eta SIEM erasoak monitorizatzeko, ikuskatzeko eta prebenitzeko softwarea du, eta IT/OT sistemen egonkortasuna, segurtasuna eta funtzionamendua indartzeko tresnak ere baditu.

Lehen mailako ekipamendua da, eta edozein tamainako enpresek zein Start-up-ek, Digital Innovation Hub-ek, klusterrek edo enpresa-elkarteek erabil dezakete, teknologia horrek negozioetan eta sektoreetan duen eragina eta onurak aztertu eta esperimentatu nahi izanez gero. Informazio gehiago Cyber Range laborategiari buruz.

Cyber Range eta BDIH

Basque Digital Innovation Hub-eko Zibersegurtasun Nodoa osatzen duten bost laborategietako bat da Cyber Range, eta Basque CyberSecurity Centre-k koordinatzen du nodo hori. BDIH teknologia digitalekin esperimentatzeko azpiegitura-sarea da, ez merkataritza-jardueretarako. Jarduera horiek kostu bat dute, eta SPRIk BDIH Konexio laguntza-programa argitaratu du BDIHren gaitasunak erabiltzen dituzten proiektuak diruz laguntzeko.