[…]"> Egibide eta Deustuko Unibertsitatearen Industria Digitaleko Graduak ABB Sari bat jaso du. – Araba 4.0

Berriak

Egibidek honako Fabrika Digital eta Adimendun honekin prestatuko ditu bere ikasleak 4.0 Industriarako
abendua 5, 2018
Gauzen Internetaren (IoT) enpresa-arloko posibilitate eta aukerak
abendua 18, 2018

Egibide eta Deustuko Unibertsitatearen Industria Digitaleko Graduak ABB Sari bat jaso du.

Gasteizen Egibidek eta Deustuko Unibertsitateak elkarrekin ematen duten Industria Digitaleko Gradua zorioneko dago. Bart digitalizazio esparruko jardunbide onenaren ABB Saria jaso du, zehazki “talentuaren garapena” kategorian.

Sari hauen I. Edizioa da, eta Iraunkortasunaren Bikaintasun Klubak ematen ditu; kluba ekonomia, gizarte eta ingurumenaren ikuspuntutik hazkunde jasangarriaren aldeko apustua egiten duten enpresa handien talde batek osatutako enpresa-elkarte bat da.

Gradu honek Industria 4.0ko profesionalak prestatzen ditu, euren prestakuntza industria-inguruneetako aplikaziora bideratuz. Bertan, fabrika adimendunen garrantzia, informatika eta industria-teknologien arteko fusioa eta industriaren esparruko loT deitutakoa aztertzen dira.

Egibide-Deusturen Arriagako egoitzan, gainera, prestakuntzara bideratutako industria digitaleko fabrika bat dute, estatu mailan ezaugarri horietako instalazioak dituen ikastetxe bakarra izanik.

Gainera gradu duala da, unibertsitatean ikasi eta bigarren mailatik aurrera enpresan benetako proiektutan lan egiteko aukera ematen duena.

Zorionak Egibide eta Deusturi!