Berriak

BIC Arabak 40.000 eurorekin eta CERNeko teknologiekin sustatuko du enpresen sorrera eta dibertsifikazioa
9 ekaina, 2020
Foru Aldundiak bultzatu du Egibidek eta Ikaslan Arabak kalitatezko jauzia egin dezaten beren irakasleak Zibersegurtasunean prestatzeko
23 ekaina, 2020

Egibidek eta Optimus 3Dk indarrak batu dituzte fabrikazio gehigarrian berritzeko

Lankidetza eta ezagutzen transferentzia enpresentzako, ikastetxeentzako eta ikasleentzako balio handiko erremintak direla erakusten dute Egibidek eta Optimus 3Dk egindakoak bezalako proiektuek.

Egungo egoeran, berrikuntza, hobekuntza eta lehiakortasuna funtsezkoak dira enpresa guztientzat. I+Gko proiektuak egiteko denbora eta baliabideak lortzea ez da beti erraza, baina TkGuneri esker (Tknikaren ekimen bat da) enpresek zertxobait errazago dute orain.

Ezagutzen ez dutenentzat, enpresen eta prestakuntza-zentroen puntu sendo, gaitasun eta premiak uztartzen dituen proiektua da TkGune. Langileak, ikasleak, enpresak eta prestakuntza-zentroak elkar harturik aritzen dira lankidetzan merkatuaren premiei erantzunak emateko proiektu berritzaileetan. Enpresa-arloaren errealitatea eta teknologia berriak ezagutzeko modu bikaina.

Lankidetzari esker lor daitekeen guztiaren adibide handi bat fabrikazio gehigarriaren inguruan Egibidek eta Optimus 3Dk garatu duten proiektu berritzailean aurki dezakegu.

Juan Jesus Capellanek (Egibideko irakaslea) EITBko Teknopolis programak egindako erreportajean adierazten duenez: “piezen produkzio tradizionalean erabili ahalko litzatekeen injekzio-molde bat garatzea eta fabrikatzea zen helburua”. Automozio-sektoreko enpresa jakin baten premiak bultzatuta sortu zen proiektua, Fernando Oharrizek (Optimus 3D) deskribatzen duenez. “Ordezko pieza baten tirada txikia egin behar zuen enpresak, eta metalezko molde bat egiteak eskatzen zuen inbertsioa handiegia zen” adierazi zuenez.

Erabateko arrakasta izan da proiektua, piezak seriean injekzio bidez fabrikatzea lortu dute, modu gehigarrian fabrikatutako molde bat erabilita. Fabrikazio gehigarriaren onena produkzio tradizionalaren onenarekin uztartzea ahalbidetzen duen aurrerapausoa.

Guztia programa bati esker, TkGune, Eginbide bezalako prestakuntza-zentroetako irakasleen, ikasleen eta baliabideen laguntzarekin enpresei teknologia berriak ikasten laguntzen dien programari esker.

Artikulu honen erreproduzitzailean ikusteaz gain, EITBren webgunean ikus dezakezu Eginbidek eta Optimus 3Dk egindako fabrikazio gehigarriko ikerketa- eta berrikuntza-proiektu honi buruzko Teknopolisen programa osoa