Berriak

Fabrikazio gehigarriak enpresentzat dakartzan posibilitate eta aukerak
azaroa 19, 2018

Egibidek honako Fabrika Digital eta Adimendun honekin prestatuko ditu bere ikasleak 4.0 Industriarako

Enpresa bat 4.0 Industriara egokitzeko, instalazio, makina eta prozesuak berritu behar dira, baina horrez gain funtsezkoa da, halaber, ongi prestatutako langileak edukitzea, tresna horietatik guztietatik ahalik eta etekinik handiena ateratzeko gauza izan daitezen. Horregatik, Egibidek eta Deustuko Unibertsitateak Arriagan duten zentroan eskala txikian jarritako Fabrika Digital eta Adimendunak oso aurrerapen handia suposatzen du.

Instalazio horiek aitzindariak dira Espainian, eta besteak beste, ikuspen artifizialeko sistemez, elkarlaneko robotikaz eta irrati-maiztasuneko antenez hornitu dira. Sistema horiei esker, fabrika digital eta adimendunak aukera ematen du produktuaren trazabilitatea kontrolatzeko, bezeroaren premien arabera pertsonalizatutako produktuen produkzio-kate bat sortzeko, edo istripuak saihesteko, hura darabilen langilearen mugimenduak detektatzen dituenez, gelditu egiten delako haren bidean jartzen bada. Hori gutxi balitz, miniaturako fabrika guztiak urrutitik kontrola daitezke ordenagailu eramangarri batez, kontroleko softwareari esker. 

200.000 euroko inbertsio bat azken belaunaldiko sei makinatan, Egibideko eta Deustuko Unibertsitateko Industria Digitaleko Gradu dualeko ikasleek dakiten teoria guztia praktikan jartzeko aukera izan dezaten, eta, aldi berean, etorkizuneko lanpostuetan erabiliko dituzten tresnekin ohi daitezen.

Etorkizuneko langileak

4.0 Industriak kualifikazio eta espezializazio handiko langileak behar ditu, eta, horretarako, horrelako instalazioez gain, premia horietara egokitutako hezkuntza-eskaintza bat ere behar da, Egibideko eta Deustuko Industria Digitaleko gradu duala adibidez.

Gradua lehen aldiz ematen ari da aurten, eta matrikulatutako 44 ikasleek honako hauek ikasiko dituzte:

  • Industria-inguruneko prozesuak eta produkzioa digitalizatzeko teknologia egokienak hautatzea eta ezartzea.
  • Teknologien joerak eta esparru honetan duten inpaktua aztertzea.
  • Enpresa baten informazio- eta produkzio-sistema guztiak integratzea fabrika adimendunaren ikuspegia inplementatzeko.
  • Enpresa baten produkzio- eta fabrikazio-sistemetako eragiketen automatizazio adimenduna.
  • Prozesuen digitalizazioak industria-enpresaren antolamenduan daukan inpaktu globala ebaluatzea.

Gainera, ikasketa teorikoen osagarri, 4.0 enpresa batean lan-esperientzia bat izango dute ikasleek, ikasitakoa praktikan jartzeko.