Berriak

Adituek, enpresek eta administrazioak hausnarketa egin dute Euskadiko eraldaketa digitaleko prozesuen gainean
13 maiatza, 2022
EHUko Uda Ikastaroen 2. edizioa, “Enpresa 4.0: digitalizazioa eta informazioaren teknologiak enpresa-lehiakortasuneko iturri gisa”
27 maiatza, 2022

Egin zibersegurtasuneko Deep Dive jardun bat Basque Digital Innovation Hub sarearen jardunaldiekin

Basque Digital Innovation Hub sareak antolatutako zibersegurtasuneko Deep Dive jardunari esker, teknologiak ezagutzen hasteko aukera izango dute enpresek eta beren negozioa nola hobetu dezaketen jakingo dute.

2022ko ekainean eta uztailean bete-betean murgildu ahalko dira enpresak azken teknologietan eta zibersegurtasuneko tekniketan Basque Digital Innovation Hub sareak SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin antolatutako Deep Dive jardunari esker. 

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Parke Teknologikoetan banatuko diren lau jardunaldi izango dira, eta parte-hartzaileek beren ikaskuntza-kurba laburtu ahalko dute eta bakarka jardunez gero lortzen zailak diren abangoardia-teknologiei buruzko ezagutza eskuratu. Azken batean, teknologiak ezagutzen hasteko aukera bat eskaintzen diote ETEari DEEP DIVE jardunaldiek bere negoziorako soluzioen bilaketan.

1. saioa: Cyber-Range eta BCSC

Zibersegurtasuneko Deep Dive jardunaren lehenengo saioa ekainaren 1ean izango da Arabako Parke Teknologikoan. Cyber-range inguruneak zibersegurtasuneko entrenamendu praktikorako eta produktu edota prozesuen zibersegurtasuna testatzeko proba kontrolatuen ingurune gisa dituen gaitasunak zein diren jakitea izango du helburutzat, test horiek egitea orain errazagoa delarik.

Informazio gehiago eta izen-emateak

2. saioa: Industria Segurua 4.0

Bigarren saioa ekainaren 21ean izango da Gipuzkoako Parke Teknologikoan. Sare industrialetako zibersegurtasuna izango du ardatz saio honek, eta, horrekin batera, Vicomtech-en instalazioei begira arlo honetan BDIHk eskaintzen dituen zerbitzuak eta bere ekipamenduaren erakustaldi praktikoa.

Informazio gehiago eta izen-emateak

3. saioa: Energia, automozioa, blockchain eta HPC

Hirugarren saioa uztailaren 7an izango da Bizkaiko Parke Teknologikoan. Saio honetan, nodorako eta haren teknologietarako sarrera orokor baten eta BDIHren laguntza-programari buruzko aurkezpen baten ondoren, 2 saio paralelotan banatuko da enpresen taldea enpresa horien interesen arabera.

Informazio gehiago eta izen-emateak

4. saioa: Osagai industrialen zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategia

Laugarren eta azken saioa uztailaren 14an izango da Ikerlanen egoitza nagusian, Arrasaten. Osagai industrialen ziberseguratsuna ebaluatzeko laborategiak eskainitako zerbitzuak zehatz-mehatz ezagutzea izango du ardatz saioak, arau-esparrua eta produktuen ziurtapena nabarmenduta.

Informazio gehiago eta izen-emateak