Berriak

Egin zibersegurtasuneko Deep Dive jardun bat Basque Digital Innovation Hub sarearen jardunaldiekin
23 maiatza, 2022
Vitoria-Gasteizko Udalak zibersegurtasuneko prestakuntza- eta diagnostiko-zerbitzua eskaintzen du
2 ekaina, 2022

EHUko Uda Ikastaroen 2. edizioa, “Enpresa 4.0: digitalizazioa eta informazioaren teknologiak enpresa-lehiakortasuneko iturri gisa”

Ekainaren 16an eta 17an egin ahalko da ikastaro hau Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gasteiz) eta Arabako Parke Teknologikoan (Miñao), presentzialki eta online. Tecnalia eta Izertis enpresetara bisita bat ere egingo da uda-ikastaro honetan.

Azken urteetan eraldaketa digitalaren ondoriozko oso indar handiko iraultza bizitzen ari gara, zeina aldaketa sakonak sortzen ari den hainbat arlotan –produktibitatea, kontsumoa, enplegagarritasuna, ongizatea, eta abar–, gizartea oro har, eta ekonomia eta erakundeen kudeaketa bereziki eraginpean hartuz.

Eraldaketa digitala ardatz hartuko duen foro bat izan nahi du ikastaro honek, eraldaketa sakonean dagoen eta murrizketa handiak dituen ingurune geopolitiko, energetiko eta ekonomiko bateko aldaketarako erantzun-prozesu disruptibo gisa.

Prestakuntza hori ENPRESA 4.0ren KUDEAKETA, DIGITAL MANAGEMENT & ERP Masterrarekin lerrokatuta dago, Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean emandakoa eta fakultate horretako ardatz estrategiko batekin: Enpresa 4.0ko konpetentzia digitalen garapenean eta enpresaren kudeaketan kokatzea, lurraldearen eraldaketa digitalerako agente proaktibo bihurtuta.

Bi egunetan antolatzen da Uda Ikastaroen 2. edizio hau. Ekainaren 16an, Arabako Parke Teknologikoan (Miñao), Sergio Rodriguezek (Sisteplant – PMO Manager), Iñaki Parientek (Dayntic Legal), Itziar Paunerok (Ekonomisten Euskal Elkargoa – Arabako ataleko presidentea) eta Javier Herrerok (Aernnova Aerospace – VP Change Management & IT) eraldaketa digitalaren fenomenoa azalduko dute aldaketari erantzuteko prozesu disruptibo gisa, baita erabat automatizatutako ekosistema hibridoetan oinarritutako negozio inteligente eta “konposagarrietan” bermatutako azken joerak ere. Esparru horretako jardunbide egokiak aurkeztuko dituzte, eta, horrekin batera, lan-eredu hibrido berriak eta lanbide-profil eskatuenak, baita jardun-arloetan ETEen digitalizazioan laguntzeko programak ere, hala nola foru-arloan (Javier Lasarte, Ekonomia Garapen, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saila, AFA), arlo autonomikoan (Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria, Eusko Jaurlaritza) eta estatu osoan (José Ignacio Sánchez, Red.es Ekonomia Digitaleko zuzendariondokoa, Gai Ekonomikoetarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa, Espainiako Gobernua). Egun horretan bertan, arratsaldean, Arabako Parke Teknologikoko instalazioak bisitatuko ditugu (Tecnalia Innovation Research eta Izertis).

Ekainaren 17an, goizean, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gasteiz), kudeaketa digitaleko funtsezko elementuak aurkeztuko dira. Datuaren kudeaketa, zibersegurtasuna enpresan eta industrian, eta Enpresa Kudeaketako Sistema Integratuak, besteak beste, Eriz Lopetegui Fernándezekin (Basque Cibersecurity Center). Etenaldi-kafearen ondoren, Enrique Dans-ek (IE Business School) “Etorkizunean lehiatuz: testuinguruaren garrantzia” ponentzia aurkeztuko du. Ondoren mahai-inguru bat izango da, David Montero (BIC Araba, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa) arituko da moderatzaile-lanetan, eta bertan izango dira parte-hartzaile gisa CJorge Tejedor (EHU), Ainara Crespo (Oreka IT – SAP Business One arloko arduraduna), Enrique Dans (IE Business School), eta Alesander Gómez (Banco Sabadell – Data Strategy & Innovation Director).

Programari, ponenteei eta enpresa eta erakunde laguntzaileei (Aernnova, Sisteplant, Tecnalia, Basque Cybersecurity Center, Euskal Elkargoa – Ekonomistak, OREKA IT, Banco Sabadell Taldea, Euskadiko Parke Teknologikoak, BIC Araba, Global Testing – IZERTIS, Dayntic Legal, RED.es – Gai Ekonomikoetarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala) buruzko informazioa EHUko Uda Ikastaroak Fundazioaren webgunean dago eskuragarri.

Iraultza digitala, eta eraldaketa digitalari aurre egiteko kudeaketaren eta prestakuntzaren alorrean zuen eskueran zer erreminta dituzuen jakitea interesatzen bazaizue,hemen inskribatu zaitezkete. EHU unibertsitate-komunitateko kideak kosturik gabe matrikulatu ahalko dira. Matrikula ordaintzeko laguntzak lortzeko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi Digital Management & SAP Masterraren helbide akademikora: digitalmanagement4.0@ehu.eus