Berriak

Arabako hiru startupek beren 4.0 soluzioak aurkeztu dituzte Digital Enterprise Show-ean
25 maiatza, 2021
Ezagutu Bind 4.0ren 2021eko edizioaren onena “Open Innovation Showcase” ekitaldian
17 ekaina, 2021

Ezagutu Enpresa 4.0ren azken joerak UPV/EHUk antolatutako Uda Ikastaro honetan

Jardunaldi profesional bat antolatu du UPV/EHUk ekainaren 17rako Industria 4.0ren inguruan digitalizazioak enpresen lehiakortasuna nola hobetu dezakeen erakusteko.

UPV/EHUren Uda Ikastaroak itzuli dira aurten ere eta oraingoan Industria 4.0n sakontzeko aukera izango dugu Enpresa 4.0: digitalizazioa eta informazioaren teknologiak enpresa-lehiakortasuneko iturri gisa jardunaldiari esker, ekainaren 17an.

Digitalizazioak enpresei beren lehiakortasuna hobetu dezaten eskaintzen dizkien aukerak aurkeztea da helburu nagusia. Unibertsitate-arloko prestakuntza-ekimenak eta etengabeko prestakuntzako ekimenak erakutsiko dira horretarako, profil akademikoak eta profesionalak espezializatzeko, birziklatzeko eta eguneratzeko joerarekin. Digitalizazioko egiazko esperientziak ere erakutsiko dira eta gure lurraldean dauden kolaborazio- eta ezagutza-sareen aldarrikapena egingo da.

Horren adierazgarri argia da parte hartzen duten erakunde eta enpresen zerrenda luzea: Arabako Parke Teknologikoa, Mercedes-Benz, Tecnalia, Basque Cybersecurity Center, GAIA, OREKA IT, Banco Sabadell Taldea, Euskadiko Parke Teknologikoak, BIC Araba, Bigda Solutions, Globe Testing, The Things Flow, Dayntic Legal.

Esperientziekin eta arrakasta-kasuekin betetako programa

9:00etan hasiko da jardunaldia honako jarduera, hitzaldi eta ponentzia hauekin:

  • Digitalizazio-esperientziak kudeaketaren eta prestakuntzaren esparruan“. Iñaki Pariente de Prada (Dayntic Legal), Alberto Urrutia Odria (The Things Flow eta UPV/EHU), Ainara Crespo Urraza (OREKA I.T.), Jorge Tejedor Nuñez (UPV/EHU), Miguel Ángel Peña Cerezo (UPV/EHU), Luis Echavarri Lasa (Banco Sabadell Taldea) eta Tomás Iriondo Astigarragarekin (GAIA).
  • Eraldaketa digitalaren inpaktua kudeaketan: erronkak eta aukerak“. Miren Lourdes Bilbao Larrauri (Arabako Parke Teknologikoa), Tomás Iriondo Astigarraga (GAIA), Alberto Urrutia Odria (The Things Flow eta UPV/EHU), Iñaki Pariente (Prada Dayntic Legal) eta Ainara Crespo Urrazarekin (OREKA IT).
  • Lankidetza, berrikuntza eta teknologia: eraldaketa digitalerako gakoak. Bisita Tecnalia Research & Innovation gunera“. Ana Isabel Ayerbe Fernández-Cuestarekin (Tecnalia).
  • Bisita Arabako Parke Teknologikora Miren Bilbaoren eskutik.
  • Zibersegurtasuna enpresan. Digitalizazioaren funtsezko elementua“. Francisco Javier Diéguez Barriocanalekin (Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa).
  • Araba Enpresa Digitalaren aurkezpena“. Diego Apellániz Elizondorekin (BIC Araba).
  • Lankidetza, berrikuntza eta teknologia: eraldaketa digitalerako gakoak. Mercedes Benz eta Bigda Solutions“. David Montero de la Torre (Bic Araba), Amaia Acha-Orbea Iriarte (Bigda Solutions) eta Juan Mocoroa Llonisekin (Mercedes Benz)
  • Lankidetza, berrikuntza eta teknologia: eraldaketa digitalerako gakoak. Eneritz Zubizarreta Saenz de Zaiteguirekin – Globe Testing.

DIGITAL MANAGEMENT & ERP: ENPRESA 4.0ren KUDEAKETA Masterrarekin lerrokatuta dago jardunaldi hau, Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean ematen denarekin, eta fakultate horretako ardatz estrategiko batekin ere lerrokatuta dago: konpetentzia digitalen garapenean eta Enpresa 4.0ren kudeaketan ongi kokatzea, lurraldearen eraldaketa digitalerako agente proaktibo bihurtuz.

Inskriba zaitez orain!

Enpresa 4.0: digitalizazioa eta informazioaren teknologiak enpresa-lehiakortasuneko iturri gisa” Uda Ikastaroa presentziala izango da UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gasteiz) eta Arabako Parke Teknologikoan (Miñao). Nahi dutenek bertaratuta edota online parte hartu dezakete. 

Interesatuta bazaude, ekainaren 17ra arte inskriba zaitezke UPV/EHUren webgunean. 20 €-ko prezioa du matrikulak, formatu presentzialean zein online. 10 €-ko prezioa duen matrikula murriztu orokor bat ere badago.

Informazio gehiago.