[…]"> Enpresetako digitalizazioari buruzko ikastaroaren hirugarren edizioa abiarazi du EHUk - Araba 4.0

Berriak

Alt hazinnova 2023
Hazinnova 2023 laguntzak eskatzeko epea ireki da
19 apirila, 2023

Enpresetako digitalizazioari buruzko ikastaroaren hirugarren edizioa abiarazi du EHUk

Alt_cuso verano

Datorren ekainaren 13an eta 14an izango da Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean EHUk antolatutako “Enpresa 4.0: digitalizazioa eta informazioaren teknologiak enpresa-lehiakortasuneko iturri gisa” udako ikastaroaren hirugarren edizioa.

“Enpresa 4.0ren kudeaketa, Digital Management & ERP Masterrean” eskainitako prestakuntzarekin zuzenean lerrokatuta dago ikastaro hau. Azken urteetan eraldaketa digitalaren ondoriozko iraultza bizitzen ari gara, zeina aldaketa sakonak sortzen ari den hainbat arlotan –produktibitatea, kontsumoa, enplegagarritasuna, ongizatea, eta abar–, eta horixe da ikastaro honen arrazoia. Aldaketa horiek guztiek ekonomia, gizartea, eta erakundeen eta pertsona partikularren kudeaketa hartzen dute eraginpean.

Horrekin lortu nahi dena zera da, eraldaketa digitaleko prozesu guztian fokua pertsonengan jartzea, pertsonak baitira gakoa honek guztiak funtzionatu dezan. Horren arrazoia zera da, eraldaketa digitala ez dela soilik erronka teknologiko bat, antolaketa-erronka bat ere bada, eta, horrenbestez, eredu berri bat eskatzen du, pertsonak protagonista izango diren eredu bat. Antolaketa-eredu horretan lankidetza integratu behar da, erreminta digital eta teknologikoak aprobetxatzea ahalbidetu behar du, eta baita adimen kolektibo bat garatzea ere gizarte digital, inklusibo eta jasangarri bat lortzeko.

Horregatik, prestakuntza hori ENPRESA 4.0ren KUDEAKETA, DIGITAL MANAGEMENT & ERP Masterrarekin zuzenean lerrokatuta dago, eta bere funtzioa zera da, “Enpresa 4.0ko konpetentzia digitalen garapenean eta enpresaren kudeaketan kokatzea, lurraldearen eraldaketa digitalerako agente proaktibo bihurtuta.”

Helburuak

Prestakuntza horren barruan, zenbait helburu bete behar dira digitalizazioa eta teknologia horiek modurik egokienean ezarri daitezen:

  • Eraldaketa digitala teknologia disruptiboen eta antolaketa-ereduen kudeaketan izango den aldaketa bat bezala ulertzen laguntzea. Biak lankidetzan aritu daitezela, eta enpresen lehiakortasuna eta pertsonen ongizatea hobetu dezatela eraginez.
  • Gizarte digital inklusibo bat zein garrantzitsua den ulertaraztea, eta prozesu horretan pertsonak zenbateraino diren erabakigarriak balioan jartzea.
  • Adibide batzuk azaltzea non prestakuntza, enpresa-kultura eta lidertza inklusiboa funtsezkoak izan diren arrakastara iristeko.
  • “Prestakuntzaren rola balioan jartzea konpetentzia digitaletan zein erreminta berrietan eta abilezia bigunetan (reskilling eta upskilling), pertsonak gizartearen eraldaketa

digitalera ongi egokitu daitezen eta beren ekarpena egin diezaioten”, euren webgunean ere adierazten dutenez.

  • Argi uztea esparru etiko bat behar dela eraldaketa digitalarekin batera enpresa-esparruan.

Matrikulatu zaitez!

EHUk abiarazitako eta Arabako Parke Teknologikoaren laguntzarekin antolatutako ikastaro hau aukera bikaina da digitalizazioa enpresa-esparruaren barruan ulertzeko. Kontsultatu informazio guztia eta programa hemen.