Berriak

Arrakasta-kasuak: BIKAR eta 4.0 kudeaketarako jauzia abas ERP-ren eskutik
16 iraila, 2021
Kasu arrakastatsuak: ITVasa-k aurrez hitzordua hartzeko sistemak hobetu ditu Naturalvox laguntzaile birtualarekin
29 iraila, 2021

Erabakiak hartzeko prozesuan datua txertatzen

Enpresek erabakiak hartzeko prozesuan datua txertatzeko orduan izandako kasu arrakastatsu batzuk erakutsi dizkigute Arabako Oreka IT, Bigda Solutions eta Optimitive enpresek.

Datua da, hura atzematearekin eta aztertzearekin batera, eraldaketa digitalaren motorra. Horregatik, joan den ostegunean, irailaren 23an, Araba 4.0-k webinar bat antolatu zuen, erabakiak hartzeko prozesuan datua txertatu duten enpresen kasu arrakastatsuak ezagutzeko.

Helburua zen modu erraz eta praktikoan ezagutzea enpresa batzuek nola gauzatu duten teknologia- eta analisi-ezarpenaren prozesua, datua eta tresnak atzematetik hasi eta azken emaitzaraino: kudeaketan edo enpresaren hainbat arlotan erabakiak hartzen lagunduko duten emaitzak edo egoerak aurreikustea.


“Erabakiak hartzeko datua” webinarra galdu baduzu, aurrez grabatua ikus dezakezu lerro hauen gainean txertatuta dagoen bideoan.


Gabriel Uriartek (Tecnalia) sarrera labur bat egin ondoren, Oreka IT enpresako Borja Pérezek eta Oihane Ruizek azaldu ziguten beren enpresako prozesuen kontrolean eta kudeaketan zenbateko balioa duen informazioak. “4.0 industria ez da teknologia erostea bakarrik, lan egiteko modua aldatzea baizik, erabakiak hartzeko oinarrian datua txertatzeko” adierazi du Oihane Ruizek. “Gure kasuan, metodologia hori aplikatzen dugu aurrekontuak, absentismoak edo aktiboen eta langileen geolokalizazioa kontrolatzeko orduan”.

Bestalde, Bigda Solutions enpresako Ibon Salbidegoitiak Adimen Artifizialaren bidez energia kudeatzeko eta optimizatzeko duen plataformaz hitz egin zigun, bai eta Bilbaína De Alquitranes enpresan arrakastaz nola ezarri den ere. “Helburua zen energia-eraginkortasuna hobetzea, kostuak eta emisioak murrizteko”, adierazi zuen. “Proiektu horiek lau hanka dituzte: datuak biltzea, biltegiratzea, datuen  iragarpena eta analisia Business Intelligence bidez”.

Azkenik, Optimitive enpresako Eneko Arbizuk azaldu zigun euren IA soluzioak nola ezarri dituzten arrakastaz Industrias Dimo, S.A.n lineako industria-optimizaziorako datuetan oinarrituta. “Asmoa da adimen artifiziala industriari aplikatzea, batch prozesuak optimizatzeko” esan zuen Arbizuk. “Biltzen ditugun datu guztiekin, gai gara prozesuak bezeroak ezarritako helburuen arabera auto-optimizatzeko. Hori guztia pilotu automatikoan egingo da, eta bildutako datuetara etengabe egokituta.


Araba 4.0-ren hurrengo webinarren berri izan nahi baduzu, jarraitu Twitterren, LinkedInen edo harpidetu gure buletinean.