Berriak

Máster DIGITAL MANAGEMENT & ERP: LA GESTIÓN DE LA EMPRESA 4.0
Ezagutu 4.0 enpresen kudeaketarako Digital Management & ERP masterra
27 uztaila, 2020
Arrakasta-kasuak: Vaxer Teknik eta ERPa industria 4.0ren elementu gaitzaile gisa
10 iraila, 2020

ETEak eta autonomoak digitalizatzeko laguntzak eskatzeko epea ireki du Aldundiak

COVID-19ak eragindako egoerak agerian utzi du digitalizazioa funtsezko estrategia dela Arabako enpresek erantzun egokia eman diezaioten merkatuari.

Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Sailak gaur ireki du Araban digitalizazioa sustatzeko 2020ko ekitaldirako laguntzak eskuratzeko epea. Argi eta garbi geratu da zein garrantzitsua den ETE-ek eta autonomoek digitalizazio prozesuak abian jartzea –lehendik ere ezaguna da–, COVID-19ak eragindako egoeran; horregatik, foru erakundeak erabaki du 400.000 euroko aparteko ahalegina egitea Arabako enpresei prozesu horretan laguntzeko.

 “Europar Batasunaren apustuaren ildotik, Aldundian egin nahi izan duguna da laguntzea enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak digitalizatzeko prozesuak bultzatzen eta azkartzen. Ekoizpen, marketin eta online salmenta prozesuen digitalizazioak, barne kudeaketaren digitalizazioak eta halakoek bezeroei eman beharreko erantzuna hobetu dute, zalantzarik gabe, bai eta haien bilaketa eta merkatu berrietan posizionatzea ere“, adierazi du Pilar Garcia de Salazar diputatu nagusiordeak.

A Planean sartutako neurri bat da, zeina baita “Arabaren alde mobilizatzea” helburu duten 50 neurri ekonomiko dauzkan talka plana, Covid-19aren pandemia Arabako ekoizpen sarean eragiten ari den inpaktu handiari aurre egiteko. Planak, besteak beste, digitalizaziorako, berrikuntzarako eta ikus-entzunezko sektorerako finantzaketa, likidezia eta zuzeneko laguntzak handitzeko neurriak jasotzen ditu.

Arabako Foru Aldundiaren ustez, digitalizazioa funtsezko estrategia da Arabako enpresak garatzen ari diren berrikuntza prozesuetan, eta bizkortu egin behar da egoera berriari erantzuteko. Horretarako, laguntza deialdi bat jarri du abian, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez eta lehia askeko erregimenean.

Diruz lagundu ahal izango dira digitalizazio hori lortzera bideratutako jarduerak, hala nola diagnostikoak, estrategia azterlanak eta eraldaketa digitalerako beste ekimen batzuk, ibilgetuak erostea, langileei prestakuntza espezifikoa ematea eta digitalizaziorako gaitasunetan kualifikatutako langileak kontratatzea.

Deialdiaren bidez, Araba Innova laguntza lerrorako eskaera 2020ko ekitaldi honetan aurkeztu duten enpresei laguntzen plus bat emango zaie, legegintzaldi honetan, berrikuntzaren alde egiten ari den apustuari jarraipena emanez eta hura indartuz, kasu honetan digitalizazioaren arloan.

RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren barruan (Fabrikazio Aurreratua-Industria 4.0) kokatzen den programa berriak diruz lagunduko ditu lehiakortasuna hobetzeko jarduerak, produkzio prozesuen nahiz merkataritza prozesuen eta salmenta osteko prozesuen digitalizazioan oinarrituta; horretarako, besteak beste, honako teknologia hauek ezarriko dira: zibersegurtasuna, telelana, urrutiko telelaguntza eta monitorizazioa, automatizazioa, lankidetzako robotika malgua, errealitate birtual eta areagotua, fabrikazio gehigarria, adimen artifiziala, big data, cloud eta gauzen internet.

Informazio gehiago.