Berriak

Hasi da Bind 4.0 ekitaldiaren bosgarren ediziorako inskripzio-epea
7 uztaila, 2020
ETEak eta autonomoak digitalizatzeko laguntzak eskatzeko epea ireki du Aldundiak
3 iraila, 2020

Ezagutu 4.0 enpresen kudeaketarako Digital Management & ERP masterra

Máster DIGITAL MANAGEMENT & ERP: LA GESTIÓN DE LA EMPRESA 4.0

UPV/EHUren Arabako campuseko master honen helburua da ingurune digitaletan informazioaren kudeaketa ezin hobea egiteko gai izango diren profesionalak prestatzea, 4.0 joera eta negozio-eredu berriak identifikatzea, eta sarean eta ingurune digitaletan banatutako lantaldeak gidatu, zuzendu eta koordinatzea.

4.0 Enpresen eremuan osagai digital handiko kudeaketa-profilen eskaria gero eta handiagoa dela ikusirik, UPV/EHUk master propio bat abiaraztea erabaki du, ikasleek enpresaren kudeaketa digitalean eta ERP enpresa-kudeaketaren sistemetan espezializatzeko aukera izan dezaten.

Digital Management & ERP: 4.0 enpresaren kudeaketa” izeneko masterrak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Marketinean, Ingeniaritzetan, Informatikan, Negozioen Kudeaketan, Enpresa Zientzien Diplomaturan edo antzekoetan titulatu berri diren pertsonak ditu jomugan, baita profesionalak ere.

Ikasgelako 300 orduko 2 graduondokotan banatzen da titulazioa (Gasteizko campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean ematen da, eta urte 1ean edo 2 urtean egin daiteke)

  • Enpresaren Kudeaketa Digitala espezializazio-titulua.
  • Enpresa Kudeaketarako Sistemak-ERP espezializazio-titulua.

Masterrak 25 plaza ditu, eta eskolak urrian hasiko dira.

Zergatik egin Digital Management & ERP masterra?

Jarraian lau arrazoi emango dizkizugu, UPV/EHUren 4.0 enpresa-kudeaketako masterra egitera anima zaitezen:

  • Kudeaketaren eremu digitalaren prestakuntza-premiei erantzuten die, eremu horretan etengabe espezializatu eta prestatzeko bide bat eskainiz.
  • Egitura modularra eta malgua dauka, modu independentean egin daitezkeen bi espezializazio-titulutan oinarritua.
  • UPV/EHUko eta kanpoko irakasleak uztartzen ditu, guztiak ere gaitasun tekniko handia dutenak.
  • Hainbat enpresatan borondatezko praktikak egiteko aukera ematen du, besteak beste, Iberdrola, Laboral Kutxa, Segula Technologies, Benteler, Dachser, Ipargama, Novak Solutions, Minsait by Indra edo Alisea enpresetan.

Zein dira irtenbide profesionalak?

Enpresen eraldaketa digitalaren eta hainbat teknologia —hala nola Gauzen Internet, produkzio gehigarria, fabrikazio pertsonalizatua, zibersegurtasuna edo enpresa-baliabideak planifikatzeko tresnak (ERP)— abian jarri izanaren eraginez, aldaketa hori kudeatzeko gai izango diren profesionalen eskaria hazi eta hazi ari da etengabe.

Hori dela-eta, Digital Management & ERP masterra egiten duten ikasleek mota guztietako enpresa eta postuetan aurki ditzakete lan-irtenbideak: ERP kudeatzailea; 4.0 ezarpeneko eta digitalizazioko proiektuen kudeatzailea; salmenten administrazio-teknikaria; administrazio-arduraduna; kanpo-aholkularia, sustatzailea edo ekintzailea; oinarri teknologikoko enpresa berrien profesionala, etab.


UPV/EHUren “Digital Management & ERP: 4.0 Enpresaren Kudeaketa” masterrean interesatuta bazaude, haren webgunean aurkituko duzu informazio gehiago.