Berriak

Araba 4.0 jardunaldia: lurraldeko enpresekin biltzeko eta networking egiteko aukera bat
urria 23, 2019
Araba 4.0 jardunaldia, prestakuntza gaur egungo eta etorkizuneko tresna gisa
azaroa 11, 2019

Zatoz Araba 4.0 jardunaldira, eta ezagutu Arabako 4.0 industriako arrakasta-kasuak

Lurraldean 4.0 industriaren inguruan sortzen ari den ezagutza guztia partekatzea da Araba 4.0 ekimenaren helburu nagusietako bat. Horretarako, mota guztietako arrakasta-kasuak argitaratu ditugu azken hilabete hauetan, 4.0 teknologiei esker Arabako enpresek erronkei nola aurre egin dieten, efizientzia nola hobetu duten edo negozio-aukera berriei nola heldu dieten erakusteko.

Arrakasta-kasuek zeregin berezi bat beteko dute Araba 4.0 ekimenaren “4.0 industria zure esku urteko jardunaldian; horrela behar zuen, ezinbestean. 2019ko azaroaren 15ean izango da, 09:00etatik 16:00etara, Europa Biltzar Jauregian.

Goizean, mota guztietako arrakasta-kasuak ezagutzeko aukera izango dugu, lehen eskutik gainera. Hainbat enpresak bertatik bertara kontatuko digutelako enpresa- eta produkzio-erronkei nola heldu dieten 4.0 teknologia eta hornitzaileen laguntzari esker:

  • JakincodekoMikel Díaz de Arcayak eta CIE Automotiveko Jon Ezkerrak “Forja-lanetako zibersegurtasunaz” hitz egingo digute.
  • Metapostako Amaia Morenok eta IbaiscanbitekoOscar Díaz de Otazuk, berriz, “informazio sentsiblea zabaldu eta kontrolatzeko kudeaketa efizientearen alde egin dute”, eta esperientzia horren berri emango digute.
  • LKS KreanekoPatricia Ajak eta IrizarrekoTxema Oterok biki birtuala sortzen eta eraikuntza digitalizatzen aurrera eramandako esperientzia partekatuko dute gurekin.
  • Oreka ITko Iker Garmendiak eta Vaxer Teknikeko Pedro Aguirrek honako gai hau hartuko dute hizpide: “ERP enpresa digitalizatzeko estrategiaren abiapuntu gisa”.
  • Análisis Y Simulacióneko Raúl Vélezek Cegasarekin batera hitz egingo du 3D inprimaketa baterien garapenerako erabiltzeko aukeraz.
  • TecnaliakoJosé Ángel Gutiérrezek, Tubacexekinelkarlanean garatutako proiektuen esperientziaz jardungo du. 
  • HipatiakoÓscar Garayk eta Bodegas La Rioja Alta SAko Angel Barrasa Sobrónek Barrikak Higienizatzeko Zelula Robotizatu bat garatu eta inplementatu dute, eta esperientzia hori partekatuko dute gurekin.
  • Odeiko Aitor Caberok eta BTI Biotechnology Instituteko Zuriñe Apiñanizek datua cloudean kudeatzea hartuko dute hizpide, ezagutza sortzeko eta prozesuak optimizatzeko hobekuntza-palanka gisa aurkeztuz.
  • Azkenik, EGA Solutionseko Ander Eguidazuk eta Deusto Sistemas & ITPko Erik Rodríguezek ere beren esperientzia partekatuko dute gurekin; giltza dinamometrikoetan irratimaiztasuneko eta barne-geolokalizazioko teknologia erabili dute, tresneria prestatzeko eta muntatzeko prozesuen kontrola hobetzeko.

Bederatzi arrakasta-kasu interesgarri zalantzarik gabe, ikasteko lagungarriak eta 4.0 teknologien inplementazioan aurrera egiten jarraitzeko inspirazio-iturri izan daitezkeenak. 


Interesatuta bazaude, oraindik garaiz zaude Araba 4.0 ekimenaren “4.0 industria zure esku urteko jardunaldian izena emateko. Azaroaren 15ean zure zain egongo gara, Europa Biltzar Jauregian!