Berriak

Ezagutu Enpresa 4.0ren azken joerak UPV/EHUk antolatutako Uda Ikastaro honetan
2 ekaina, 2021
Bihur zaitez aditu 4.0 logistikan Arabako Ganberak emango duen ikastaro honekin
1 uztaila, 2021

Ezagutu Bind 4.0ren 2021eko edizioaren onena “Open Innovation Showcase” ekitaldian

Berrikuntza irekia, arrakasta-kasuak eta azken teknologiak uztartuko dira Bind 4.0ren Open Innovation Showcase ekitaldian uztailaren 6an eta 7an.

Uztailaren 6an eta 7an hitzordua duzu Industria 4.0rekin eta Bind 4.0ren Open Innovation Showcase ekitaldiarekin. Online topaketa horretan lehen eskutik ezagutu ahalko dituzu BIND 4.0ren partner korporatiboen eta 30 startup berritzaile baino gehiagoren arteko lankidetzatik abiatuta erdietsitako azken lorpen teknologikoak.

Berrikuntza-arloko azken joeren inguruan egunean jarriko zara ekitaldiari esker, eta hainbat alorretan –hala nola industria inteligentea, energia berriztagarriak eta jasangarritasuna, osasuna eta elikadura– soluzio egungoenak sortzen ari diren startupen arduradunekin zuzenean harremanetan jarriko zara. Apunta ezazu agenda:

  • Uztailaren 6a: Berrikuntza irekia gauzen internet/IIoT-n, Big Datan, adimen artifizialean eta geoposizionamenduan oinarritutako teknologietan.
  • Uztailaren 7a: Besteak beste, robotikaren, zibersegurtasunaren, jatorri biologikoko soluzioen eta ikusmen artifizialaren arloetan garatutako proiektuen arrakasta-kasuak.

Industria 4.0ko azken berritasunak ezagutzeaz gain, sinergiak sortzeko aukera handia da ekitaldia. Bil zaitez berrikuntza-sistemara, jar zaitez harremanetan industria- eta teknologia-esparruko agente nagusiekin. Guztia arrakasta-kolaborazioak ezartzeko eta merkatuan egiazko inpaktua lortzeko helburuarekin.

Ekitaldi interesgarria izango zaizu honako hauetakoren bat bazara: 

  • Startupen eta beren sektorean liderrak diren enpresen arteko kolaborazio emankorren adibide diren arrakasta-kasuak ezagutu nahi dituen enpresa bat, edo gehiago jakin nahi baduzu industria 4.0ko joera berrienei buruz edo merkatuko azken soluzio teknologikoak eskaini ahalko dizkizun startup bat kontratatu nahi baduzu.
  • Gure partner korporatiboek abalatutako proiektu berritzaileen bila dabilen inbertsore bat.
  • Adimen Artifizialeko, zibersegurtasuneko, ikusmen artifizialeko, robotikako, Big Data analisiko, errealitate gehituko/birtuleko, gauzen interneteko edo fabrikazio aditiboko azken belaunaldiko teknologietan espezializatutako startup berri bat.

Bind 4.0 da loturagunerik onena industriaren eta berrikuntzaren esparruan abangoardiako soluzioen aldeko apustua egiten duten guztiak konektatzeko.

Informazio gehiago eta izen-emateak