Berriak

Bere hirugarren ediziorako hautatutako proiektuak iragarri ditu Bind 4.0 programak
urtarrila 8, 2019
Arrakasta-kasuak: Gesmatik, vending adimenduna
otsaila 6, 2019

Ezagutu zer laguntza eta beste baliabide erabil ditzakezun zure enpresa 4.0 Industriara eguneratzeko

Ayudas económicas y otros recursos para empresas que implementen tecnologías 4.0

Merkatua globala eta izugarri lehiakorra izaki, azken modan egotea funtsezkoa da edozein enpresarentzat. Araba 4.0 plataformaren blogean askotan esan dugunez, 4.0 Industriako teknologia berriek jauzi kualitatibo handia suposatzen dute. Izan ere, teknologia horiek integratu dituzten enpresek produktibitatea hobetu dute eta kostuak murriztu dituzte, eta, horrez gain, beste enpresetatik bereizteko bidean daude.

Abantailen zerrenda luzea izanagatik, egiari zor teknologia berriak (esaterako, adimen artifiziala, automatizazioa, fabrikazio gehigarria edo errealitate birtuala/areagotua) inplementatzea ez da beti erraza izaten. 

Industria-iraultza berri horretan Araba erreferentziazko lurralde bihur dadin, instituzioak eta bestelako erakundeak mota guztietako laguntzak, ikastaroak eta prestakuntza eskaintzen ari dira, enpresentzat jauzia ematea errazagoa izan dadin.

Laguntza ekonomikoak eta bestelako baliabideak 4.0 teknologiak inplementatzen dituzten enpresentzat

Kontuan hartu beharreko lehen laguntzetako bat Arabako Foru Aldundiaren Álava Innova urteko programan jasotakoa da. Programa horrek Arabako ETE, autonomo eta elkarteak ditu jomugan, eta lurraldeko ekonomia modernizatu eta lehiakortasuna hobetu nahi duten erakundeei lagundu nahi die. Hemen duzue informazio guztia.

Basque Industry 4.0 azeleratzaile publiko/pribatuaren Bind 4.0 programa ere aipatu behar dugu hemen. Programa hau proiektu jakin batzuentzat pentsatu da espezifikoki, hain zuzen ere, 4.0 teknologiekin lotuta egonik, laguntza ekonomikoa ez ezik, beste alor batzuetan ere —prestakuntza, monitorizazioa networkinga, etab.— bultzada bat behar duten proiektuentzat.

Ekonomikotik haratago, Basque Digital Innovation Hub (BDIH) edo Inplantariak programen helburu nagusia da soluzio teknologiko berriak txertatu nahi dituzten enpresei aholku ematea. Hori guztia modu pertsonalizatuan, kasu bakoitzeko premia zehatzak ezagutuz. 

Azkenik, baina aurrekoen garrantzi berberarekin, CDTI Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuneko Ministerioak laguntza, finantzaketa, hobaritutako mailegu edo arrisku-kapitaleko programak eskaintzen dizkie I+G+B alorrean inbertitu nahi duten enpresei.

Aipatutakoez gain, beste hainbat laguntza eta baliabide daude enpresen eskura. Hemen daukazu zerrenda osoa eta eguneratua.

4.0 Industriari buruzko laguntza, albiste edo ikastaro guztien berri izan nahi baduzu, jarrai iezaiozu Araba 4.0 plataformari Twitterren, edo harpide zaitez gure hileko albiste-buletinera.