Berriak

Zibersegurtasuneko aditu nagusiak Araba 4.0 Jardunaldian bildu ziren, 4.0 Industriak berekin dakartzan inplikazio eta arriskuez hitz egiteko
urria 29, 2018
Egibidek honako Fabrika Digital eta Adimendun honekin prestatuko ditu bere ikasleak 4.0 Industriarako
abendua 5, 2018

Fabrikazio gehigarriak enpresentzat dakartzan posibilitate eta aukerak

Fabrikatzeko darabilgun moduaren aurrerapenak funtsezkoak izan dira industria-iraultza guztietan. Makinen iristearekin eta serieko produkzioarekin hasi eta automatizazioraino. Jauzi bakoitzak aukera eman digu produktu konplexuagoak egiteko, eta gainera, produktu horiek kopuru handiagoan, kalitate handiagoarekin, denbora laburragoan eta merkeago egiteko.

Orain laugarren industria-iraultza dugu hemen, 4.0 industria ospetsua, eta gauzak ez dira aldatu. Makina adimendunek efizientzia handiagorekin aurreikusteko, kontrolatzeko, planeatzeko eta ekoizteko aukera ematen dute, eta, ildo beretik, fabrikatzeko modu berri bat iritsi zaigu, moldekatzea, deformazio plastikoa edo materiala erauzteko prozesuak iritsi ezin ziren prozesuetara iristea ahalbidetzen digutenak.

Fabrikazio gehigarriaz edo 3D inprimatzeaz ari gara noski. Zehaztasun handiko makina batez objektuak geruzaz geruza eraikitzeko aukera ematen duen sistema batez. Horrek objektu konplexuagoak fabrikatzeko aukera ematen du. Gainera, kontuan hartzekoa da produktu horietako asko beste teknika batzuekin gauzaezinak liratekeela, beren kostuagatik edo konplexutasunagatik.

Teknologia berri bat iristen denean, eta bereziki fabrikazio gehigarria bezain iraultzailea bada, benetan zaila izaten da horrek enpresentzat zenbaterainoko posibilitate edo aukerak ekar ditzakeen kalkulatzea. Horregatik Gorka Fernándezekin (Mizar Additive) eta Fernando Oharrizekin (Optimus 3D) bildu gara, Araban fabrikazio gehigarriaren alorrean dauzkagun enpresa puntakoenetako biren ordezkariekin hitz egiteko.

Fabrikazio gehigarria berez 80ko hamarkadan garatu zen, prototipoak garatzeko epeak eta kostuak murrizteko helburuarekin. Garai hartan, 3D inprimatze-teknologia ezezaguna zen gehiengo zabalarentzat, kostu handiak zeuzkalako eta tresnak mugatuta zeudelako” Fernando Oharrizek dioenez. “Alabaina, azken hamarkadan orokor bihurtzen hasi da, kostuen beherakadaren eta aurrerapen teknologikoen eraginez komertzialki bideragarri egin delako” baieztatu du Optimus 3D-eko CEOak.

3D inprimatzeari esker egundoko geometria eta funtzionalitateak hornituz fabrika ditzakegu produktuak, orain arte ohikoak ziren teknologiekin pentsaezina zen moduan, eta gainera askoz ere denbora laburragoan eta tresnerian inolako inbertsiorik egin gabe. Horrek zuzeneko abantaila asko dauzka: pisuen murrizketa, funtzionalitatearen hobekuntza, merkatuan sartzeko denbora murriztea, kostuak gutxitzea, stockak deuseztatzea, etab.” Oharrizek ziurtatu duenez.

Mizar Additive-ko zuzendari teknikoak, berriz, hiru aplikazio zehatz azpimarratu ditu: Medikuntza, Aeroespaziala eta Industria. “Fabrikazio gehigarriak gailu mediko bikainak sortzeko aukera ematen digu; esaterako, titaniozko plakak, pazientearen neurrira guztiz moldatuak” Gorka Fernandezek adierazi duenez. “Tamainak handitzea, material berrien garapena, abiadura areagotzea, inprimatzea eta beste hainbat mugarri iritsi ahala, aukerak biderkatu egingo dira” baieztatu du.

Zifrak adierazgarriak dira benetan, Dagoeneko 3 fabrikatzailetik 1ek 3D inprimatzea erabiltzen du, eta % 25 gehiagok etorkizunean erabiltzeko asmoa dute. Ibilgailuak, hegazkinak, etxeak, gailu medikoak, ehun-gai bizizko jantziak, altzariak eta beste hainbat gauza egiteko erabiltzen da gaur egun, baina ez beti eskalan. Gainera, aurreikuspenen arabera fabrikazio gehigarria 2016an 7.300 milioi $ izatetik 2018an 12.700 milioi $ izatera eta 2020an 21.200 $ milioi izatera haziko da.

Horren guztiaren ondorioz, etorkizunari begira funtsezko teknologia bat izateaz gain, errealitate bat ere bada, enpresek gaur egun kontuan hartu beharko luketena.