Berriak

Ezagutu Industria 4.0ren azken joerak Araba Encounter 2021 ekitaldian
13 maiatza, 2021
Arabako hiru startupek beren 4.0 soluzioak aurkeztu dituzte Digital Enterprise Show-ean
25 maiatza, 2021

Espezializa zaitez “Fabrikazio inteligentean” edo “Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanetan” Lanbide Heziketako graduondo berriekin

Especialízate en “Fabricación Inteligente” o “Mantenimiento vehículos híbridos y eléctricos” con los nuevos postgrados de FP

Industria 4.0ko bi espezializazio-ikastaro berri izango ditu Arabak irailetik aurrera: Ibilgailu elektriko eta hibridoen mantentze-lanak eta Fabrikazio inteligentea.

Industria 4.0ko prestakuntza etengabeko bilakaeran dago. Teknologia berriek etengabeko bilakaera dute eta prestakuntza-zentroak kementsu ari dira lanean teknologia horiek beren curriculumetan sartzeko. Horren adierazgarri garbia dira CIFP Mendizabala LHII eta IES Laudioalde Lanbide Eskola BHI ikastetxeak, biek ere iragarri berri baitute irailetik aurrera espezializazioko bi graduondo berri eskainiko dituztela “Ibilgailu elektriko eta hibridoen mantentze-lanetan” eta “Fabrikazio inteligentean”, hurrenez hurren. 

Espezializazioa ibilgailu elektriko eta hibridoen mantentze-lanetan

CIFP Mendizabala LHIIko “Espezializazioa ibilgailu elektriko eta hibridoen mantentze-lanetan” ikastaroa Ibilgailu automobilen elektromekanikako Gradu Ertaina osatu dutenei zuzenduta dago. 990 orduko iraupena du guztira, eta ordu kopuru horretatik 340 praktikak izango dira eta lantokietan egingo dira. Ikasleak propultsio hibrido edo elektrikoko ibilgailuetako mantentze-lanekin, muntaiarekin, matxurak aurkitzearekin edo konponketekin lotutako eragiketa guztietarako prestatzea da ikastaroaren helburua. 

Gero eta kualifikazio handiagoko teknikariak eskatzen hasi den eta zabalkundean dagoen sektorea dugu. “Gai honetan espezializazioa izateak bidea zabaldu dezake etengabeko hazkundean dagoen lan-arlo batean”, Mendizabalatik adierazten dutenez.

Espezializazioa fabrikazio inteligentean

Bestalde, IES Laudioalde Lanbide Eskola BHIko Espezializazioa fabrikazio inteligentean ikastaroak ere 990 orduko iraupena du guztira eta honako ikasketak egin dituzten ikasleei dago zuzenduta: Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan, Diseinua fabrikazio mekanikoan, Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak, Mekatronika industriala, Mantentze-lan elektronikoak edo Automatizazioa eta Robotika industriala.

Espezializazio-ikastaro honen konpetentzia orokorra produkzio-prozesuen egokitzapen proiektuak garatzean eta kudeatzean datza, produkzio-helburuak identifikatuz, KPI errendimenduko funtsezko adierazleak kontuan izanda, eta produkzioa kontrolatzeko teknologia aurreratuak, eta kalitate- eta segurtasun-eskakizunak aplikatuz.

Bi ikastaroek eskari handiko eta etorkizunera begirako proiekzio handiko sektoreetarako irteera profesionalak dituzte. Horrenbestez, oso aukera ona da gaian interesa duten ikasle guztientzat.“