Berriak

Arabako 4.0 eskaintza elkarrekin bildu da esperientzia, erronka eta ideiak partekatzeko
iraila 13, 2019
Aprobetxatu urteari geratzen zaiona, eta prestatu 4.0 teknologietan
urria 3, 2019

Ferrovial Servicios, Iberdrola, UPV/EHU, KUIKO eta IK4 Azterlan erakundeek beren esperientziak eta ezagutzak partekatzen dituzte 4.0 teknologiak inplementatzeko orduan

Asteartean, urriaren 1a, Ferrovial Servicios taldeak Europako Biltzar Jauregian egin zuen “Herritarrak eta enpresak aro digital berrian” deitutako bere jardunaldia. Aukera handia izan da lehen eskutik ikusteko gure industria aldatzeaz gain 4.0 teknologiak nola ari diren, halaber, gure hiriak ere aldatzen.

Erreferentziazko hiria da Gasteiz Europan eta mundu osoan jasangarritasunaren eta berrikuntzaren arloan. Hein batean 4.0 teknologien aldeko apustua egiten duen industria bati esker, aldi berean ingurunea ere errespetatuz”, adierazi du Gasteizko alkate Gorka Urtaran jaunak. “Digitalizazioa ezinbesteko pausoa da enpresentzat zein administrazioentzat”, amaitu zuen.

Aurkezpenaren ondoren, teknologia berriek herritarrei ematen dizkieten onurak aipatu dituzte Alfonso Diaz Del Riok (Ferrovial Servicios) eta Juan Carlos Gimenezek (Iberdrola). “Aro berri baten aurrean gaude. Hainbat erronkari egin behar diegu aurre, hala nola ingurumenari, energiari, mugikortasunari edo biztanleriaren zahartzeari. Baina aukerak ere ekartzen ditu berekin digitalizazioaren eta 4.0 teknologien eskutik”, adierazi zuen Diaz Del Riok, “berrikuntza, lankidetza eta herritarra ulertzea funtsezko faktoreak dira gaur egun

Hori guztia Gauzen Internet bezalako teknologiekin, azpiegituren informazioa, industria-planten automatizazioa edo datuen analisia lortzeko.

Bere aldetik, Iberdrolak energia-sektorearen eraldaketa digitalari nola ekin dion azaldu du Juan Carlos Gimenezek: “Zentralekin eta gure azpiegiturarekin hasi ginen, eta apurka-apurka bezeroengana iritsi gara balioa emango dieten soluzioekin

Ondoren, Carlos Canosak, (KUIKO eta Ferrovial Servicios) eta Eduardo Jacob-ek (UPV/EHU Industria Ingeniaritza) digitalizazioari buruz hitz egin zuten, enpresen motor berria izango dela hizpide hartuta. “Guztiok dugu smartphone bat gure sakelan eta gailutik berehala gauza guztietarako sarbidea izatea espero dugu”, adierazi du Canosak KUIKO facility management plataforma azaltzen zuen bitartean.

Bestalde, konektatutako mundu batean ingeniaritza telematikoak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du Eduardo Jacobek: “Argiari bezala gertatzen zaio, joaten denean eta funtzionatzeari uzten dionean gogoratzen gara harekin. Baina egiaz funtsezkoa da informazioa igorri, bildu eta gordetzeko edozein motatako gailuen artean, modu efiziente eta seguruan”.

Azkenik, mahai-inguru zinez interesgarria egin zen, zeinean David Montero (BIC Araba), Francisco Gimeno (Ferrovial Servicios), Javier Nieves (IK4 Azterlan), Carlos Canosa (KUIKO eta Ferrovial Servicios) eta Juan Ugarte (SEA Arabako Enpresak) debatearen protagonista izan baitziren, eraldaketa digitalak Gasteizen izango dituen aukerak eta onurak aztertuz.

Ez da digitalizatu behar digitalizatzeagatik, edo app-rik edo sentsorerik eduki behar edukitzeagatik. Zentzuz inplementatu behar da guztia, helburuak zein diren argi edukita. Horrela soilik atera ahalko diegu gehieneko probetxua 4.0 teknologiei”, Francisco Gimenok esan duenez. “Gastuarekin efizienteak izaten laguntzen die administrazioei digitalizazioak”, amaitu zuen.

IK4 Azterlan gunean azkenean eman zaien izena finkatu baino lehen ere ari gara ikertzen 4.0 teknologiak”, adierazi du Javier Nievesek, “guztia industria metalurgikoaren produktibitatea hobetzeko”. Zaila irudi lezake metalurgikoa bezain industria zahar eta eskuzkoa digitalizatzea, baina sentsoreak erabilita akatsak detektatu ditzakegu piezetan eta errefus kopurua gutxitu.

Bestalde, BIC Arabak eraldaketa digitala bultzatzeko egiten duen lana azaldu du David Monterok, betiere enpresa berritzaileak sortzea eta sendotzea bultzatuz: “Gero eta handiagoa den olatua dugu digitalizazioa eta bizkorrago mugitzen da. BICen olatua hartzen laguntzeaz gain, olatuaren gandorrean egoten ere laguntzen diegu”.

Amaitzeko, 4.0 teknologiek Araban duten penetrazioari buruzko datu batzuk partekatu ditu Juan Ugartek, SEAk enpresei egindako azken inkestan bildutakoak. “Enpresen % 33k soilik egin dute proiekturen bat 4.0 teknologiak inplementatzeko eta % 21 eskasek uste dute jakintza-maila nahiko dutela hori egiteko”.

Eskerrik asko Ferrovial Servicios taldeari, baita gainerako bertaratuei ere, beren erakundean eta proiektuetan 4.0 teknologiak inplementatzeko garaian lortutako esperientzia eta ezagutzak partekatzeagatik.