[…]"> Gasteizko Udalak enpresa txiki eta ertainentzako zibersegurtasuneko barne-ebaluazioko zerbitzu berria aurkeztuko du - Araba 4.0

Berriak

Alt_cuso verano
Enpresetako digitalizazioari buruzko ikastaroaren hirugarren edizioa abiarazi du EHUk
10 maiatza, 2023
Alt_
Azaroan egingo da Basque Open Industry topaketa BEC-en
12 uztaila, 2023

Gasteizko Udalak enpresa txiki eta ertainentzako zibersegurtasuneko barne-ebaluazioko zerbitzu berria aurkeztuko du

Alt_ciberseguridad

Gasteizko Udalak gaur aurkeztuko du enpresetarako zibersegurtasuneko barne-ebaluazioko zerbitzu berria, “Enpresa txiki eta ertainentzako zibersegurtasuneko oinarrizko zerbitzuak” jardunaldian.

Programa horren helburua da enpresek ezagutu eta jakin dezaten zein diren egiten duten IKTen erabileren arabera dituzten zaurgarritasunak eta segurtasun hori nola indar dezaketen. Lantaldeari zuzendutako doako prestakuntza ere jasoko dute parte hartzen duten enpresek.

Zerbitzu horretarako, aholkularitza-enpresa espezializatu bat kontratatu du Gasteizko Udalak. Enpresa horrek, frogatuta dagoen metodologia bat erabilita eta enpresara bisita bat eginda, zibersegurtasunari dagokionez enpresek dituzten ahuldadeak aztertuko ditu. Behin analisia egin ondoren, segurtasunari dagokionez zer arrisku-maila duten jasoko duen txostena emango dio aholkularitza-enpresak programan parte hartzen duen enpresa bakoitzari eta, txostenarekin batera, egoera hori hobetzeko tresnen eta ekintzen berri ere emango die.

Gasteizko sektore guztietako enpresa txiki eta ertain guztiei zuzenduta dago programa. Erabat doakoa da, gainera. Zerbitzua eskatu nahi baduzu, klikatu ondorengo esteka, izena eman ahal izateko.