Berriak

Ebook berri bat plazaratu du Tecnaliak: “Industria Adimendunerako gako estrategikoak”
5 abendua, 2023
Saray Zarate Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako diputatuak
22 otsaila, 2024

Vitoria-Gasteizko Udalak enpresetako zibersegurtasuna ebaluatzeko bere zerbitzua abiarazi du.

Enpresen zibersegurtasun-maila ebaluatzeko zerbitzu bat jarri du Vitoria-Gasteizko Udalak enpresa guztien eskura. Enpresa batek izan ditzakeen ahuleziak identifikatzera bideratutako zerbitzua da.

Horretarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologia bakoitzaren inguruan enpresa bakoitzak egiten duen erabileraren azterketa bat egiten da. Ebaluazio horri jarraikiz ezartzen dira segurtasun hori indartzeko lan-ildoak.

Horrez gain, enpresa parte-hartzaile bakoitzarentzako prestakuntza espezifikoarekin osatzen da zerbitzua. Horretarako, prozesu osoan inplikatzen den lantalde bat definitzen da, eta enpresaren premiei eta parte-hartzaileen profilari jarraikiz garatzen da prestakuntza hori.

Informazio gehiago nahi baduzue, ondorengo estekan sartu zaitezkete.