Berriak

Hemen dugu ArabaTIC, Arabako Aste Digitalaren hirugarren edizioa
apirila 15, 2019
Arrakasta-kasuak: Solagüen eta 4.0 nekazaritza
apirila 26, 2019

Vitoria-Gasteizko Udalak eta UPV/EHUk ‘Digital Management & ERP: 4.0 Enpresaren Kudeaketa’ masterra bultzatzen dute

Graduondoko titulu hori, aitzindaria Araban, UPV/EHUren Arabako campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakatsiko da.

Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekano Jon Barrutiak graduondoko titulu berri bat iragarri dute 4.0 Industriaren alorrean

Digital Management & ERP: 4.0 Enpresaren Kudeaketa’ izenburuko masterra 2018/2019 ikasturtean hasiko dira irakasten eta aitzindaria izango da UPV/EHUko Arabako campusaren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Unibertsitateaz beraz gain, prestakuntza-proposamenaren diseinuan zenbait agentek parte hartu dute, hala nola SEA Arabako Enpresak elkarteak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak. Masterrak negozio digitalen modelizazioan, agile metodologietan, marketin digitalean (SEO, SEM, Datuen analitika), ERPn, informazioaren teknologietan, eta abar, prestatzeaz gain, borondatezko praktiken programa bat enpresetan eta lan-poltsa eskaintzen ditu.

  Modu modularren eta malguan diseinatuta dago: bi espezialista-ikastarok osatzen dute (300 ordu bakoitzak), eta aldi berean edo bi ikastaro desberdinetan ikas daitezke: ‘Enpresaren Kudeaketa Digitala’ espezialista-ikastaroa eta ‘Enpresa-kudeaketarako sistemak-ERP’ espezialista-ikastaroa. Bi espezialista-ikastaroetako edozeinetan matrikulatzea aukeratu ahalko dute ikasleek, eta “Espezialistari” dagokion berezko titulua lortuko dute horrela, edo biak urte berean edo urte desberdinetan, “Master” titulua lortuta bide horretatik.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Marketinean, Ingeniaritzetan, Informatikan, Negozioen Kudeaketan edo Enpresa Zientzien Diplomaturan titulatu berriei zuzenduta egoteaz gain, enpresa-kudeaketako profesionalei ere zuzenduta dago.

Enpresen eraldaketa digitala kudeatzeko gai diren profesionalak eskatzen ari zaigu lan-merkatua, eredu ekonomiko berrirako bilakaeran” adierazi du alkateak. Jon Barrutiarentzat, “garapen profesionalean aurrera egitea ahalbidetzen du master horrek osagai digital handiko ingurune ekonomiko eta sozial berri batean. Bere izaera berritzaile eta zeharkakoa kontuan izanda, karrera profesional sendo batean sartzea ahalbidetzen du, eta digitalizazioarekin eta 4.0 Enpresarekin lotutako profil profesional ugari estaltzen ditu”.

Gradu berri honekin, 4.0 Industriaren aldeko beren konpromisoa eta apustua erakusten dute berriz ere erakundeek eta prestakuntza-agenteek, industria horren garrantzia eta balio estrategikoa aitortuz.

 .