[…]"> Gure artean dugu "Mikroenpresa digitala", negozio txikiei laguntzeko - Araba 4.0

Berriak

“Robotekin” sortu da Araban, hau da, Euskadin robotikari eskainitako lehenengo “hub” gunea
9 otsaila, 2023
Industria Digitala 2023 laguntzak martxan daude jada
16 martxoa, 2023

Gure artean dugu “Mikroenpresa digitala”, negozio txikiei laguntzeko

Informazioaren teknologiei buruzko 2 orduko iraupena duten, eta mikroenpresei eta autonomoei zuzenduta dauden prestakuntza-ikastaroak ematean datzan proiektua dugu Mikroenpresa digitala.

Eusko Jaurlaritzaren ideia da, SPRIren eta EJIEren bidez kudeatutakoa.

Enpresa-lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea da proiektu honen xedea, teknologia eta komunikazio berrien bidez. Horrela, negozio berriak ongi garatu ahalko dira webgunean.

Tailerrak erabat doan dira, eta hainbat arlo eta gai jorratzen dituzte, hala nola hurrengo lerroetan azalduko ditugunak: 

  1. Sare sozialak, mikroenpresek eta autonomoek marka-onespena eta audientzia handitzen ikasi dezaten.
  2. Negozio txikientzako marketin digitala, balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko, eta horri esker negozioek beren salmentak handitu ditzaten.
  3. Mikroenpresa barruko produktibitatearen gaia jorratuko da. Hainbat erreminta eta aplikazio nola erabili irakatsiko da, saltokiek eskuratu ditzaketen helburu handienak denbora-tarte albait txikienean lortu ditzaten lagunduko dutenak.
  4. Zibersegurtasunari eta hodei-arriskuei buruzko informazio-saioak emango dira, eta horri esker negozioaren informazioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatu ahalko dira.

Ikastaroei buruzko informazioa:

  • 2 orduko iraupena dute.
  • Webinar formatuan izango dira, “Zoom” plataformaren bidez.
  •  Aforoa txikia izango da. Horrela, denbora eta zehaztasun handiagorekin jorratu ahalko dira parte-hartzaileek dizuten zalantzak.

Sartu hemen proiektuari buruzko informazio gehiago behar baduzu.