Berriak

Foru Aldundiak bultzatu du Egibidek eta Ikaslan Arabak kalitatezko jauzia egin dezaten beren irakasleak Zibersegurtasunean prestatzeko
23 ekaina, 2020
Máster DIGITAL MANAGEMENT & ERP: LA GESTIÓN DE LA EMPRESA 4.0
Ezagutu 4.0 enpresen kudeaketarako Digital Management & ERP masterra
27 uztaila, 2020

Hasi da Bind 4.0 ekitaldiaren bosgarren ediziorako inskripzio-epea

Startup 4.0en azeleragailuak beste edizio bati eman dio hasiera aztergaitzat fabrikazio aurreratua, Smart Energy, Health Tech eta Food Tech hartuta.

SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren startup 4.0entzako Bind 4.0 azelerazio-programak uztailaren 3ko Demo Day online eguna aprobetxatu zuen bere bosgarren edizioa iragartzeko.

Ezagutzen ez dutenentzat, 150.000€-rainokoa ere izan daitekeen kontratu bat lortzeko aukera eskaintzen du Bind 4.0 ekitaldiak, euskal lurraldean aritzen diren 57 enpresa garrantzitsuenen arteko batekin (edo bat baino gehiagorekin). Gainera, mentorizazioa, langune bat, prestakuntza, euskarri teknikoa, finantzaketarako sarbidea eta laguntzak eskaintzen ditu programak, baita networkinga egiteko posibilitatea ere. Hori guztia enpresaren kapitalaren zati bat zertan laga gabe.

Interes-arloak

Aurreko edizioan bezala, lau funtsezko arlo ditu aztergai aurten ere Bind 4.0 ekitaldiak: 

  1. Fabrikazio aurreratua.
  2. Smart Energy.
  3. Health Tech.
  4. Food Tech.

Hainbat teknologiadun soluzioak –hala nola Gauzen Internet (IoT), zibersegurtasuna, fabrikazio gehigarria, robotika, Big Data, ikuspegi artifiziala, errealitate areagotua/birtuala edo adimen artifiziala– eskaintzen dituzten enpresak bilatzen ditu programak, lau arlo horietakoaren batean aplika daitezkeenak.

Funtsezko datak

2020ko uztailaren 3an hasi zen edizio honen inskripzioaldia eta 2020ko irailaren 11ra arte egongo da zabalik. Hortik aurrera, honako hauek dira funtsezko egunak parte-hartzaileentzat:

  • 2021eko urtarrilaren 8an amaituko den hautespen-prozesua.
  • Azelerazio-programa 2021eko urtarrilaren 25ean hasiko da.
  • 2021eko urtarrilaren 25etik uztailaren 2ra egingo dira proiektuak.
  • Jendaurrean aurkeztuko dira guztiak ere 2021eko uztailaren 2ko Demo Day egunean. 

Lehen edizioa egin zenetik, mundu osoko 108 startup baino gehiago azeleratu ditu programak eta 4.0 teknologiadun proiektuak –hala nola Gauzen Internet (IoT), zibersegurtasuna, fabrikazio gehigarria, robotika, Big Data, ikuspegi artifiziala, errealitate areagotua/birtuala edo adimen artifiziala– ezarri dira.

Informazio gehiago nahi baduzu, sartu bere webgunean.