Berriak

Berrikuntza sustatzeko Álava Innova laguntzen deialdia ireki da
otsaila 27, 2019
Arabako 4.0 Industriako Lanbide Heziketa harro ageri zaigu EITBko erreportaje batean
martxoa 14, 2019

Hasi zaitez zure enpresa zibererasoen aurka babesten, hiru urrats errazen bitartez

proteger tu empresa frente a los ciberataques

Joan den ostegunean, Arabako Ganberak jardunaldi bat antolatu zuen “zibersegurtasunak enpresan duen garrantzia” aztertzeko. Jardunaldiaren esparruan, INCIBE Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak ezagutzera eman zituzten enpresek gaur egun teknologia berriak erabiltzean aurre egin beharreko arriskuak, baita babesteko hartu beharreko neurriak ere.

Izan ere, edozein enpresatako aktibo nagusietako bat Internetera konektatutako gailu desberdinen artean kudeatzen den mundu honetan, erakundeek –edozein tamainatakoak direla ere– aurre egin beharreko erronka handienetako bat bihurtu da zibersegurtasuna.

1. Ezagutu zure arriskuak

Lehenik eta behin enpresa guztiek kontzientzia hartu beharko lukete, sektoreagatik edo lan egiteko moduagatik beren gain hartzen ari diren arrisku-mailaren inguruan. Erabateko segurtasunik ez dago, baina INCIBEren arriskuen autodiagnostikorako testa eta beste zenbait tresna lehen urrats bat dira, zure enpresak zer arriskuri aurre egin behar dion jakiteko eta zure enpresa babesteko.

5 minutuan soilik eta galdera gutxi batzuei erantzunez ikus dezakezu zure ahuleziak non dauden, berehala haien gainean lanean jar zaitezen.

2. Sortu Segurtasuneko Gida Plan bat

Behin zure enpresa zibererasoetatik babesteko neurriak hartzeko erabakia hartu duzunean, zure Segurtasuneko Gida Plana sortzea izango da hurrengo urratsa. Dokumentua xumeagoa edo konplexuagoa izan daiteke, zure erakundeak nahi duenaren arabera, eta zuzendaritzaren konpromisoa behar du betiere.

Hartu behar diren neurri guztiak eta baliatu behar diren lehentasun, erantzule eta baliabide guztiak jaso behar dira dokumentu horretan. Landu beharreko gaiei buruzko gida bat behar baduzu, INCIBEren webgunean aurki dezakezu. 

3. Hartu beti segurtasun-neurri berberak

Azkenik, garrantzitsua da, halaber, lan egiterakoan segurtasun-neurri berberak hartzea, bulegoko zein fabrikako ordenagailuan zaudela, gailu mugikor bat erabiltzen ari zarela edo etxetik lanean ari zarela ere.

Segurtasuneko Gida Planaren segurtasun-neurri guztiak ezerezean geratuko dira baldin eta, etxetik lan egiten duzunean arriskutsu izan daitekeen ekipamendu bat erabiltzen baduzu, edota, enpresaren mezu eta gakoak eta mota guztietako informazioa eramateko daramazun telefonoa zifratuta ez badago, eta, hori gutxi balitz, inolako pasahitzik ez badauka.

Izan ere, INCIBEko Marco A. López Merinok ziurtatu zuenez, “zibersegurtasuna eskaintzen baduzu konfiantza lortuko duzu, eta konfiantzak negozioa sorrarazten du”.

Zibersegurtasunari buruzko informazio edo aholku gehiago nahi baduzu, bisitatu lehenbailehen Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren eta INCIBE Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalaren webguneak, eta jar zaitez haiekin harremanetan.