[…]"> Hazinnova 2023 laguntzak eskatzeko epea ireki da -

Berriak

“Araban Zu Zero” klima-kalkulagailua Boli Kostaraino hedatu da
22 martxoa, 2023
Alt_cuso verano
Enpresetako digitalizazioari buruzko ikastaroaren hirugarren edizioa abiarazi du EHUk
10 maiatza, 2023

Hazinnova 2023 laguntzak eskatzeko epea ireki da

Alt hazinnova 2023

Atzo, apirilak 18, zabaldu zen Hazinnova 2023 laguntzak eskatzeko epea. Doako aholkularitza eskaintzen die programa honek euskal ETEei produktu eta prozesuak ardatz dituzten berrikuntza-mikroproiektuak bultzatu ditzaten. 2,7 milioi euro bideratuko dira.Izan ere, gaur egungo testuinguru historiko-sozialean oso garrantzitsua da enpresek beren proiektuetan berrikuntza aplikatzea lehiakorrak izaten jarraitu dezaten. Hori oso ahalegin handia da ETEentzat, enpresa handiek baino baliabide gutxiago baitituzte.

Nola berritu?

SPRIren arabera, kasu horietan berritzeko modu egokia “egiteko moduan aldaketak sartzea” da. Horrekin esan nahi da berrikuntza normalean proiektu edo zerbitzu berriak sortzearekin lotzen dela, eta ez hainbeste negozio-eredu berritzaileak garatzearekin. Ez du esan nahi produktu bat zerotik sortu behar denik, baizik eta lehendik ere enpresak badaukan zerbait erabiltzaileen premia berrietara eta ingurunera egokitzeko birplanteatu behar dela.

SPRIk adierazi duenez “enpresaren lehiakortasuna zuzenean eraginpean hartzen duten ohiko arazoak” daude, eta berrikuntza-prozesuak aplikatzeak honako arazo hauek konpondu ditzakeela azken batean:

  • Kontrolik eza errentagarritasunean.
  • Efizientziarik eza barne-prozesuetan.
  • Plantillaren motibaziorik eza.

Horregatik, berrikuntza-proiektu txikiak burutuz gero, enpresarentzako onurak gehitu egingo dira. Baina etapa horretara iristea ez da erraza, eta horregatik abiarazi du SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak Hazinnova programa.

Zer hartzen du barnean programa honek? Nori dago zuzendua?

5 pertsona edo gehiagoko plantillak dituzten euskal ETEei zuzenduta dago programa hau, betiere enpresa horiek Euskadin kokatuta badaude, eta beren jarduera gai “industrialetan edo industriari lotutako zerbitzuetan, IKT jardueretan, handizkako merkataritzan, garraioan, biltegiratzean, finantza-jardueretan edo aseguruetan” garatzen badute. Eta horrek zer hartzen du barnean?

  • Prozesu osoan zehar enpresari lagunduko dion Hazinnova agente bat.
  • Berrikuntzan adituak diren aholkularitza-zerbitzuak, aholkularitza esklusiboko 50 ordurekin.
  • Emaitza nabariak 3 hilabeteko epean, enpresarentzat inolako administrazio-kargarik gabe.

Programa mikroproiektu konkretuak garatzera oso bideratuta dagoenez, honako hauek dira programak berak esku hartu dezakeen arlo guztietako gaiak:

  1. Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa.
  2. Barne administrazio-prozesuak.
  3. Produkzio-prozesuak.
  4. Logistika.
  5. Pertsonak.
  6. Bezeroak.
  7. Merkatu berriak.
  8. Produktua.

2 mikroproiektu garatu ditzake gehienez enpresa bakoitzak jasoko duen laguntzarekin.

Aurkeztu zure eskaera!

Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak eta Innobasque Berrikuntza Agentziak bultzatzen dute programa hau, eta 2021. urteaz geroztik ari dira enpresa txiki eta ertainei laguntzen berrikuntza-gaietan.SPRI Taldearen webgunean duzu izena emateko esteka, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta laguntza hauei buruzko informazio gehiago.