Berriak

017 da INCIBEk zibersegurtasunean laguntzeko aurkeztu duen doako zenbaki konfidentzial berria
20 otsaila, 2020
Araba Interkoop 2020: nazioartekotze-prozesuetan lankidetza sustatzeko laguntzak
10 martxoa, 2020

Hobetu ezazu zure erakundearen zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Centre-ren doako sentsibilizazio-zerbitzuarekin

Basque Cybersecurity Centrek (BCSC) zibersegurtasunaren alorreko doako sentsibilizazio-zerbitzu bat jarri du abian, industria-munduko enpresei eta enpresa-elkarteei zuzenduta dagoena.

BCSC-ren helburua euskal gizarteko pertsona eta erakunde guztien eta euren aktiboen kontzientziazioa eta zibersegurtasuna handitzea da. Horregatik doako prestakuntza-programa bat jarri du abian, horrekin industria-munduko edozein enpresak edo enpresa-elkartek bere zibersegurtasuna handitu ahal izango du.

Jardunaldi hauen helburu nagusia da OT munduko enpresek zibersegurtasunaren alorrean aurre egin behar dieten arrisku ohikoenez kontzientziatzea eta edozein mehatxu potentzialekiko esposizioa murrizteko babes-neurrien aplikazioa sustatzea

Horrelako neurriak aplikatzea funtsezkoa da euskal enpresen ahalmen lehiakorra eta berritzaileari eusteko nazioarteko merkatuetan.

Zibersegurtasunerako prestakuntza, maila guztientzat

Jardunaldien edukia erakunde bakoitzaren premien eta modulua egiten duten pertsonen erantzukizunen edo jardueraren arabera egokitu daiteke. Une honetan honako modulu hauek eskaintzen dira:

  • Pertsonak, zibersegurtasunaren barneko kate-begi ahulena. Oso garrantzitsua da langileak kontzientziatzea, jokabide batzuek izan ditzaketen arriskuez ohartarazteko; izan ere, erakunde osoaren segurtasuna dago jokoan.
  • Garatzaileentzako zibersegurtasuna. Saio honetan, SecDevOps eredua azalduko dugu, eta horren inplementaziorako ditugun erronkak. Era berean, segurtasunak eta kalitateak lotuta egon behar dutela uste dugu, eta SDET delakoek ekarpen handia daukate egiteko, segurtasunari dagokionez.
  • Zibersegurtasuna enpresan. Saio honek egun ditugun mehatxuak azalduko ditu, aplikatu daitezkeen teknikak eta erabiltzen diren tresnak, eta oinarrizko aholku batzuk proposatuko ditugu, praktika egoki gisa aplikatzeko. Horrela, ahal dugun neurrian, segurtasun istripuak saihestuko ditugu.
  • Zibersegurtasuna industrian. Industria-sistemak eta teknologia eragilea (OT) gero eta konektatuago daude. Horrek, zoritxarrez, industrian zibermehatxuak izateko arriskua handitzen du.
  • Zibersegurtasuna & ETEak: nire enpresak ba al dauka arriskurik? Milaka langile dituzten korporazio handiak ohartu dira Internetek dakartzan arriskuez, eta inbertsio handiak egiten ari dira horietatik babesteko. Hala ere, enpresa txiki eta ertainek arriskuaren inguruan duten pertzepzioa mugatuagoa da, eta haiek ere zibersegurtasun arloko arriskua daukate, horien aurkako segurtasun-neurri egokiak hartu ezean.
  • Zibersegurtasuna enpresan (zuzendarientzat). Jardunaldi honetan azalduko da zein den zibersegurtasuneko mehatxu horien inguruko egoera, zein arrisku dituzten enpresek; eta modu errazean azalduko dugu edozein erakundek zein urrats egin behar dituen zibersegurtasuna ondo kudeatzeko.

Jardunaldi horiek guztiak erabat doan dira, eta webgune honen biyartez eska daitezke: Basque Cybersecurity Centre.