Berriak

4 arrazoi Araba 4.0-ren jardunaldia ez galtzeko
24 azaroa, 2020
Big Datan eta Adimen Artifizialean gehien erabilitako programazio-hizkuntzak
18 abendua, 2020

Honela egin diete aurre COVID-19aren erronkei Arabako industria-enpresek

2020ko Araba 4.0 Jardunaldian, COVID-19aren aurrean merkatu- eta marketin-jarduera digitalizatzeko erronkari aurre egitea lortu duten enpresen benetako kasuak ezagutzeko aukera izan genuen. 

Ostegunean, 2020ko abenduak 3, Arabako industria-enpresa batzuek COVID-19ak eragindako pandemiak sortu dituen merkatu- eta marketin-jarduerako erronkei nola aurre egin dieten jakin ahal izan genuen. Hori guztia, digitalizatzearen eta berrikuntzaren aldeko etengabeko apustuari esker.

4.0 industriaren erronkak COVID-19aren aurrean” jardunaldia galdu bazenuen, grabatuta ikus dezakezu, lerro hauen gainean duzun bideoan.


Jardunaldiaren helburua zen enpresei haien jarduerari jarraitutasuna ematen lagunduko dieten tresnak erakustea. Arabako Lehen Diputatu Nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Erronka Demografikoaren diputatu Maria Pilar García de Salazar Olanok hartu zuen hitza lehendabizi: “Pandemiak erakutsi digu prozesu digitalizatuak dituzten enpresek hobeto erantzun ahal izan diotela ezohiko egoera honi. Horregatik, Arabako Foru Aldundia digitalizatzearen aldeko apustu handia egiten ari da, enpresei babesa eta laguntzak emanez, berrikuntzarekin bat egin dezaten“, adierazi zuen.

COVID-19ari aurre egitean arrakasta izan duten kasuak

Jarraian, COVID-19aren aurrean industriak izan dituen erronkei aurre egin eta arrakasta izan duten Arabako hainbat enpresaren kasuak ezagutu genituen:

SEGULATaldeko Joseba Guineak azaldu zigun nola bultzatu duten bezeroekin eta hornitzaileekin plataforma kolaboratibo baten bitartez harremanetan egoteko modua: “Bezeroekin eta hornitzaileekin kolaboratzeko aukera emango diguten plataformak bilatu behar ditugu, seguruak, irekiak eta eskalagarriak izango direnak, eta egokitu daitezkeenak”.

TECNALIAzentrokoAna Moyak, bestalde, RPK Taldeari Errealitate Areagotua txertatzen nola lagundu dioten azaldu zigun: “RPK Taldearekin lankidetzan dihardugu, langileei makinak prestatzen laguntzeko eta lantegian bertan tele-laguntza jasotzeko balio izango duen #ErrealitateAreagotu-ko zenbait tresna sortzeko”.

Guardian enpresako Guillermo Guineak, berriz, adierazi zuen aurten gertatutako guztiak konpainia goitik behera digitalizatzera eraman dituela: “2020. urte hasieran, behar-beharrezkoa bakarrik genuen digitalizatzeari dagokionez: sail bakoitza uharte moduko zerbait zen, eta oso zaila zen komunikazioa. Beraz, komunikazioa sustatzeko, CRM berria ezartzea erabaki genuen. Prozesu gehiago digitalizatzen zoazen heinean, nabarmen handitzen dira lortzen dituzun onurak”.

Dorletenpresako Jose Miguel Garcíak azaldu digu pandemiak gelditu, hausnartu eta dibertsifikatzera behartu zituela: “Hausnarketa sakona egin genuen martxoan, eta produktua garatzeko gure roadmapari erabateko itzulia eman genion, egoera berri honetara egokitzeko. Hori guztia, langile gehienak tele-lana egiten ari zirela”.

Azkenik, A&B Laboratorietako Estefanía Balboak, normaltasun berri honetara egokitzeko hartu zituzten neurriei buruz hitz egin zigun: “COVIDari aurre egiteko eskari handiko produktua genuen, baina ez ginen gai gure bezeroengana iristeko. Egoera horri irtenbidea emateari ekin genion, eta mintegiak antolatu genituen, webgune berria sortu genuen, baita bezeroekiko harreman-modu berriak ere”.

Merkatu- eta marketin-jarduera sustatzeko tresna digitalak

Jardunaldiaren bigarren zatian, merkatu- eta marketin-jarduera sustatzeko tresna digital batzuk ezagutzeko unea iritsi zen: 

  • KAI MARKETING LABenpresako Ivan Morenok industria-enpresetarako marketin-estrategia digital batzuk azaldu zituen: “Helburua da erakundeek kanpainak sortu eta optimizatu ditzatela modu dinamikoan hainbat kanaletan”.
  • NATURAL VOX enpresako Blanca Romerok azaldu zigun nola bateratzen dituzten teknologia eta hizkuntzalaritza, sistema interaktiboak sortzeko.
  • Txema Fernandez INT Taldeko kideak, bestalde, e-posta bidezko marketin pertsonalizatuko ekintzei esker bezeroen leialtasuna lortzeari buruz hitz egin zigun.
  • BIHARTECHekoDavid Quintanak, bere aldetik, errealitate areagotuaren eta errealitate birtualaren bitartez zure enpresa nola tele-garraiatu erakutsi digu: “360ºko bideo interaktiboak egiten ditugu, bezeroaren webgunean txerta daitezkeen industria-prozesuak erakusteko, baita birsorkuntza birtualak ere”.
  • SEE YOU ZOOMenpresako Mikel Hervásek, berriz, marketinerako dituzten teknika digitalen berri eman zigun: “Enpresei eta, batez ere, higiezinen enpresei, urrutitik edo online bidez saltzen laguntzeko 3D irudiak, tour birtualak, konfiguratzaileak eta infografiak egiten espezializatuta gaude”.
  • Urrutiko kudeaketa eta salmentarako produktuak eta zerbitzuak birtualizatzeari buruz hitz egin zigun Arkikuskonpainiako Iker Ordoñok: “Desagertutako kultura-ondarea berreraikitzen duten aplikazioak egiten hasi ginen, baina aurten, industria-enpresetarako soluzioak sortzen espezializatu gara”.
  • Azkenik, Javier Martinez de Lahidalga Ibermática taldeko kideak, industrian komunikazio eta erakarpen digitala nola optimizatu kontatu zigun: “Gure bezeroa konbertsio-inbutuaren ze fasetan dagoen, horren arabera egokitu behar ditugu gure komunikazioak”.

Araba 4.0 jardunaldiaren antolatzaileok eskerrak eman nahi dizkiogu Arabako Foru Aldundiari, hari esker egin ahal izan baita jardunaldia; baita haien arrakastazko kasuei eta digitalizatzeko tresnei buruz hitz egin diguten enpresa guztiei ere.