Berriak

Arabako Errioxako dozenaka enpresa ari dira parte hartzen Araba 4.0 Meeting Laguardian
11 martxoa, 2024

Horrelakoa izan da Gasteizko Industria Enpresentzako Topaketa.

Gaur, “Araba 4.0 Meeting: Industria Enpresentzako Topaketa” ekitaldia ospatu da Gasteizko Gobeo Park hotelean, Araba 4.0k Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin bultzatutako topaketa sorta honen hirugarren atala.

Saray Zárate Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza diputatuak inauguratu du topaketa, eta Arabako enpresetako arduradunek eta dozenaka pertsonak hartu dute parte.

Araba 4.0 erakundearen ordezkari eta Tecnaliako kide Gabriel Uriartek 2025erako Araba 4.0 planaren aurkezpena egin du. Plan horrek honako hauek biltzen ditu: sozializazio-topaketak, enpresetara bisitak arrakasta-kasuak ezagutzeko, networking-saioak, lan-bilerak eta plangintza-jardunaldi bat. Era berean, www.araba40.eus plataformaren garrantzia nabarmendu nahi izan du, 4.0 industriaren arloko eskaintzari eta eskariari lotuta dagoen espazio gisa.

Topaketan parte hartu duten adituetako bat Rafael Lamarca izan da, DHL Supplay Chain enpresako Industria, Teknologia eta Automozioko Negozio Unitateko zuzendaria. Lamarcak konponbideak diseinatzearen garrantzia azpimarratu du, bezeroarengan arreta jarriz eta irtenbide horiek eskalatzen saiatuz.

Iñaki Iturriotzek, BARQUIN Y OTXOAko zuzendari nagusiak, digitalizazioaren arloan enpresa txiki eta ertain askok duten errealitatea azaldu du, mugak eta aukerak adierazita. Hala, uste du digitalizazio horrek hausnarketa estrategiko eta sakona eskatzen duela enpresak behar dituen sistema eta teknologia motei buruz epe luzean, digitalizazioa ez dadin izan “adabakiak jartzean”, baizik eta enpresei balioa emango dieten konponbideak eranstean.

Joseba Sáenz de Ugarte izan da hitz egiten azkena. Mugikortasun eta Logistika Klusterreko berrikuntza-teknikaria, ITS Euskadi. Kluster horrek kate logistiko osoko enpresak biltzen ditu, eta enpresa txiki eta ertainei buruz duten ezagutzak agerian uzten duenez, “enpresa logistikoen heldutasun digitalaren maila oso txikia da, eta, beraz, hobetzeko marjina oso handia da.

Topaketari amaiera emateko, eztabaida interesgarria sortu da, eta hiru ideia azaldu dira:

  • Lehenik eta behin, enpresetako profesionalak industriaren digitalizazioak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko gaitzen lagunduko duten prestakuntza-paketeak diseinatzearen garrantzia.
  • Bigarrenik, Europak “Made in Europe” konponbideak bilatzeko duen zeregina, Estatu Batuek abantaila handia baitute alde horretatik, eta Asiako herrialdeak, berriz, oso prezio lehiakorrak dituzten produktuak eskaintzeko gai dira.
  • Eta hirugarrenik, enpresek digitalizaziorako inbertsioak gastutzat hartzen dituztela, benetan etorkizunerako inbertsioa denean.