[…]"> “Produkzio Bitartekoen Kudeaketa Automatizazio Handiko Industrian” Espezializazio Ziurtagiria” – Araba 4.0

Formación

Teknologia-aeronautikoetako 4.0 doktoreen prestakuntza
otsaila 20, 2018
Geoinformatika eta Analisi Geoespazialean Masterra
ekaina 18, 2018

“Produkzio Bitartekoen Kudeaketa Automatizazio Handiko Industrian” Espezializazio Ziurtagiria”

Prestakuntza dualeko programa bat da, 2015. urtetik Eginbidek eta Mercedes Benzek batera garatzen dutena.

Automatizazio eta Industria Robotikako, Industria Mekatronikako eta Automozioko prestakuntza-zikloetako ikasleek prestakuntza-ikastaro gehigarri bat egiten dute (3 ikastaro guztira) beren prestakuntza areagotzeko eta industria automatizatuaren eskakizun teknologiko eta antolamenduzkoetan espezializatzeko. Ikastaro horietako bi modalitate dualean garatzen dira eta programaren guztizko iraupena 4.300 ordu da (1.700 ordu LHko ikastetxean eta 2.600 ordu enpresan).

Beren prestakuntza amaitzen dutenean, LHko dagokien tituluaz gain, Eusko Jaurlaritzak emandako espezializazio-ziurtagiri bat lortzen dute ikasleek, eta beren titulazioa Alemaniako Merkataritza Ganberarekin homologatzeko aukera izango dute.

    Sustatzaileak

    Egibide, Mercedes Benz